[Librezale] .eus | etorriko zarete gurekin ospatzera?

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ost, Eka 19, 21:58:03, CEST 2013


Iratxe Esnaola Arribillaga | PuntuEus Fundazioa<info a bildua puntueus.org>
igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 19 11:12):
>
> Kaixo Librezale,
>
> .eus domeinuaren onarpena merezi duen bezala ospatu behar dugu eta horretarako antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldia ostiral honetan, hilak 21, 13:00ean hasiko da, EHUko Bizkaia Aretoan, Abaindoibarran.
>
> Eskertuko genizueke Librezale-ko kide bat edo bi (edo gehiago) gerturatzea eta, ahal izatera, joango zaretela konfirmatzea.
>
> Mila esker!
>
>

Aupa!

"Luntx" hitza irakurri dut. Ni banoa. ;-)

Bromak alde batera utzita, iruditzen zait domeinua lortu izana badela
ospatzeko moduko zeozer eta hurbil egonda, joateko moduko ekitaldia
dela. Beraz gonbidapenari erantzunez, bertan izango naiz.

Beste norbait animatzen bada, ba hartuko dugu poteren bat.

ondo segi,

--
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago