[Librezale] Android itzulpen maratoia

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Eka 26, 22:02:28, CEST 2013


Kaixo,

Beno, proposamen batekin natorkizue. Ikusirik android itzultzeko horren
gutxi falta dela eta zerbait egin ezean hortxe gera daitekeela, "Android
itzulpen maratoi" bat egitea bururatu zait.

Helburua lehen esan bezala, itzultzaile talde bat elkartu eta ordu
batzuetan itzulpenekin bukatzea da. Itzulpenetan gaudenok elkar ezagutzeko
parada aparta izango da eta jateko eta edatekoa ere ez da faltako. Lekua
ziurrenik CodeSyntax enpresan bertan izango da bestelako proposamenik ezean.

Ondo ospatuko dugu noski baietz! Data ez dago zehaztuta baina lehenbait
lehen egitea komeni da. Nortzuk egongo zinatekete prest?

Ondo izan, eta parte hartu!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130626/9f016462/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago