[Librezale] EuskalGNU joan zaigu
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
As, Uzt 23, 14:30:24, CEST 2013
Hau egokia iruditzen zaizue?
---
Proiektu berriak Librezalen
EuskalGNU agur esatearen ondorioz euskaldunon komunitatea bere burua
berrantoatzeari ekin dio, eta ondorioz proiektu berriak ditugu Librezaleren
aterki pean orain.
Lehena LibreOffice bulegotika suitea [1] euskaratzeko proiektua izan da,
Asier Sarasua 'Assar' jarri da barkuaren timoain eta dagoeneko Libreoffice
4.0 bertsioarekin erabiltzaile batzuk Xuxen instalatzeko zituzten arazoak
konpondu eta Xuxen pakete berria LibreOffice luzapenen webgunera igo du [2]
Gnome mahaigaina [3] eta honek barne hartze n dituen aplikazioak
euskaratzeko proiektua ere Librezaleren Wikian bere txokoa prestatzen ari
da, Iņaki Larraņaga 'Dooteo' proiektuaren arduradun izaten jarraituko du
eta Librezaleko kideok itzulpenekin laguntzeari ekin diogu jada.
Adi ibili berritasun gehiago iragarriko ditugulako konfirmatu ahala.
Zuk ere euskaldunon komunitatea indartzeko prozesu honetan parte hartu
nahi baduzu eman izena Librezale posta zerrendan [4] eta aurkeztu zure
burua.
[1] http://librezale.org/wiki/LibreOffice
[2]
http://extensions.libreoffice.org/extension-center/xuxen-iv-basque-eu-eu-es-eu-fr-spell-checker-for-libreoffice
[3] http://librezale.org/wiki/GNOME
[4] http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
2013/7/22 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>
> Inor dago artikulu hori idazten ala nire gain hartuko dut?
>
> Librezalek proiektu guztien testigua hartzen saiatuko da? Hori esaterik
> dago?
>
> Laguntza beharra dagoela esan nahi da?
>
>
>
>
> 2013/7/22 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>
>
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 19
>> 20:42):
>> >
>> > 3. puntua blogeko artikulu horrekin eginda dago? Sare sozialetan eta
>> > beste nonbait albistea zabaldu nahi dugu? Blogeko artikuluan ez
>> > genituzke gure wikiko proiektuetara (prestatzen ditugunean) loturak
>> > jarri behar? Artikulua dagoen bezala norbaitek irakurtzne badu ez du
>> > pentsatuko EuskalGNUko proiektu guzti horiek abandonaturik geratu direla
>> > (LibreOffice behintzat mantentzea espero dugula)?
>> >
>> > Artikulua dagoen bezala utz dezakegu eta ondoren beste bat argitaratu,
>> > baina gure artean aklaratzen garen bitartean (egunak besterik ez izatea
>> > espero dut, baina gurekin inoiz ezin da jakin) euskaraketa horiek
>> > EuskalGNU eta Librezalek abandonaturik utzten ditugula ulertu daitekeela
>> > ardiratzen nau. Edo agian nire irudipenak besterik ez dira!
>>
>> Nik ere irudipen hori izan dut neurri batean. Egungo egoera eta
>> etorkizunera begirako urrats posibleak azal bitez kontra-artikulu
>> batean!
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130723/8ed0913f/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago