[Librezale] EuskalGNU joan zaigu

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 22, 11:04:02, CEST 2013


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 19 20:42):
>
> 3. puntua blogeko artikulu horrekin eginda dago? Sare sozialetan eta
> beste nonbait albistea zabaldu nahi dugu? Blogeko artikuluan ez
> genituzke gure wikiko proiektuetara (prestatzen ditugunean) loturak
> jarri behar? Artikulua dagoen bezala norbaitek irakurtzne badu ez du
> pentsatuko EuskalGNUko proiektu guzti horiek abandonaturik geratu direla
> (LibreOffice behintzat mantentzea espero dugula)?
>
> Artikulua dagoen bezala utz dezakegu eta ondoren beste bat argitaratu,
> baina gure artean aklaratzen garen bitartean (egunak besterik ez izatea
> espero dut, baina gurekin inoiz ezin da jakin) euskaraketa horiek
> EuskalGNU eta Librezalek abandonaturik utzten ditugula ulertu daitekeela
> ardiratzen nau. Edo agian nire irudipenak besterik ez dira!

Nik ere irudipen hori izan dut neurri batean. Egungo egoera eta
etorkizunera begirako urrats posibleak azal bitez kontra-artikulu
batean!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago