[Librezale] EuskalGNU joan zaigu
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Uzt 19, 20:42:23, CEST 2013
Arratsalde on:
Atzu gure blogean artikulu hau argitaratu zela ikusi dut:
http://librezale.org/2013/07/18/euskalgnu-joan-zaigu/
EuskalGNUri buruz ematen diren azalpen guztiak zuzenak izango dira
(Dooteok idatziak izango direnez, nor hobeto bera baino azalpen horiek
emateko).
Garrantzia txiki-txikiko hobekuntza bat dut. Hau dionean:
"Creative Commons lizentzia pean"
Hau jarriko nuke:
"Creative Commons lizentzien pean"
Creative Commons lizentzia sorta bat bait da eta ez lizentzia bakarra.
Eta abesti guztiek lizentzia bera ez zutela suposatzen dut. Hala bazen,
zehazki zein aipatzea egokia litzateke, CC lizentziak beraien artean
oooooso ezberdinak bait dira.
Baina batez ere, artikulu hau argitaratzeko momentuak harritzen nau.
Bileran adostu genuena, nik ulertu nuena bahintzat, ondokoa egingo
genuela izan zen (ordena honetan!):
1) Dooteo posta zerrendara sartu arte itxaron eta zehazki zeintzuk
proiektu umezurtz geratzen ziren argitu eta gutako nortzuk zeintzuk
adoptatzeko gai ginen ikusi.
2) Gure wikian proiektu guztiak sartu, taldetik kanpora argi gera
zedin etorkizunean proiektu hauek Librezaleren bidez kudeatuko zirela
(EuskalGNUren ordez) eta inork euskaraketetan lagundu nahi bazuen,
zertan eta nola argi gera zedin.
3) EuskalGNUren itxiera aditzera eman eta bide batez, jendeari
proiektu horiek kudeatzen gu saiatuko ginela esanez eta lan izugarri
horretarako euskaltazale ororen laguntza eskatuz.
1. puntua nahiko egina dagoela uste dut, niri behintzat oraindik gauza
batzuk oso argi geratu ez bazaizkit ere (geldoa naiz, zentitzen dut).
2. puntua egiteke dago. KDE eta GNOME proiekturik ez dago wikian.
LibreOffice bai. GIMP eta beste batzuk sortu behar ditugu ala dena GNOME
bezala kudeatuko dugu? Irudien lizentziak ondo ezartzeko Mikel Iturbe
aldaketa batzuk egiten ari da gure MediaWikian oraintxe bertan.
3. puntua blogeko artikulu horrekin eginda dago? Sare sozialetan eta
beste nonbait albistea zabaldu nahi dugu? Blogeko artikuluan ez
genituzke gure wikiko proiektuetara (prestatzen ditugunean) loturak
jarri behar? Artikulua dagoen bezala norbaitek irakurtzne badu ez du
pentsatuko EuskalGNUko proiektu guzti horiek abandonaturik geratu direla
(LibreOffice behintzat mantentzea espero dugula)?
Artikulua dagoen bezala utz dezakegu eta ondoren beste bat argitaratu,
baina gure artean aklaratzen garen bitartean (egunak besterik ez izatea
espero dut, baina gurekin inoiz ezin da jakin) euskaraketa horiek
EuskalGNU eta Librezalek abandonaturik utzten ditugula ulertu daitekeela
ardiratzen nau. Edo agian nire irudipenak besterik ez dira!
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago