[Librezale] Wordpressen itzulpena

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ost, Urt 16, 14:38:18, CET 2013


<golami a bildua euskalerria.org> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 16 14:04):

>
> Lotsatu samarra bada ere, galdera bat egin nahiko nuke.
> Wordpress 3.5en euskaratzea noiz egon daiteke erabilgarri eta eskuragarri?
> Eskerrik asko denei egiten duzuen lanagatik eta hartzen dituzuen
> lanengatik.
>
>

Kaixo:


Momentu honetan ezin da deskargatu jatorrizko paketea euskarazko
itzulpenarekin zerbitzarian dagoen baimenen arazoren bategatik, baina eskuz
egin dezakezu instalazioa.

Horretarako, hemendik deskargatu behar dituzu euskarazko mo fitxategiak:

WordPres bera:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/eu/default

Administrazio interfazea:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/admin/eu/default

Sareko administrazio interfazea:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/admin/network/eu/default

TwentyTwelve itxura:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/twentytwelve/eu/default

TwentyEleven itxura:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/twentyeleven/eu/default

TwentyTen itxura:
https://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/twentyten/eu/default


Orrialde guzti horietan, beheraino joan eta "Export" loturan klik egin.
Bere aldamenean dauden aukeretan zera agertu behar da:

"all current" eta "Machine Object Message Catalog (.mo)"

Fitxategi horiek hartu eta zure WordPress instalatuta dagoen tokian
wp-content/languages karpeta bilatu eta bertan kopiatu.

Ea lehenbailehen konpontzen den baimenen kontua eta
eu.wordpress.orgbertatik deskargatu daitekeen euskarazko paektea.


Mikel







-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130116/fe7c81e5/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago