[Librezale] 2013 egutegia

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Urt 14, 19:05:28, CET 2013


>
>  Eskerrik asko Gorka. Uste genuen aurten egutegirik gabe ibili behar
> genuela.
> Gauzatxo bat: egutegiaren bukaeran aipatzen duzu txantiloi moduan erabili
> daitekeela baina pdf formatuan dago, gehiegi eskatzea ez bada igo zenezake
> odp edo otp formatuan?
> Bide batez zurekin bat nator Librezale.org webgunean SlideSharen baino
> hobe legokeela.
>

Kaixo Alex

Jatorrizko bertsioa odp formatuan dago. 5.1 Mb.

SlideShare-k eta beste antzeko sistemek formatu aldaketa egiten dute gora
kargatzen duten bitartean... Erabili ditudan letra tipo batzuk ez dira
egunero-egunerokoak eta horregatik odp fitxategia deskargatutakoan
egutegiaren hasierako itxura ez da oso txukuna izango... Baina bai, horixe
da ideia, txantiloi bezala erabil daiteke.

Bidaliko dizut 5 Mb-eko fitxategia, nahi baduzu, zeure posta helbidera.

Zeuk esan.

Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130114/d6a35c95/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago