[Librezale] Creative Commons ikastaroa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Ots 5, 23:19:42, CET 2013


al., 2013.eko otsren 04a 13:02(e)an, Txin Harro(e)k idatzi zuen:
> 
> Kaixo!
> 
> 
> KZgune proiektuan Moodle-en ikastaro berri bat argitaratu dugu: Creative Commons; Egile eskubideak, Jabetza intelektuala eta Lizentzia askeak. Hemen duzue esteka erabili nahi baduzue!
> 
> http://moodle.kzgunea.net/course/view.php?id=162
> 
> Kritika edo iradokizunak bidali!!!
> 
> 
> On egin!
> 

Aupa, lehenengo bi atalak ikusi ditut eta oso zehatzak eta zuzenak
iruditu zaizkit. Zorionak material bikainagatik.

Hala ere, iradokizun batzuk egin nahi nituzke :-)

COPYRIGHT
http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033

Agertzen den irudi horren euskarazko bertsioa hemendik kopiatu dezakezue:
http://www.ikusimakusi.net/pub/2008/mickey-mouse-copyright-legea.png

CREATIVE COMMONS
http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3480

Atal honen azalpena ondo dagoela iruditzen zait, baina hasera-haseran
Creative Commons "lizentzia sorta bat" dela argi uztea ondo legokela
deritzot.

Amaierako atalean, CC Espainia eta lizentzien katalanezko itzulpenari
buruzko azalpenak ematen dira, baina CC Frantziari buruz eta lizentzien
euskarazko itzulpenaz ezer gutxi esaten da.

CC lizentziak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker euskaratu zituela uste
dut. Urtea ez dut gogoratzen. Zerrenda honetako norbaitek agian
informazio gehiago eman dezake. Osoitz?

COPYLEFT
http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3481

Copyleft ez da lizentzia bat, kontzeptu bat baino. Kontzeptu horren
definizioa betetzen duten lizentziak, copyleft motatakoak dira. Testuan
hau behar bezain argi geratzen ez dela iruditu zait.

JABARI PUBLIKOA
http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3482

Atal honen lehenengo esaldiak honela dio:
> Domeinu publikoak, kasu honetan, lanak edonork erabil ditzakeela
> esan nahi du, betiere lanaren egileen eskubide moralak errespetatzen
> badira (gurasotasuna, funtsean).

Norbait "gurasotasun" horrekin nahaztu litekela iruditzen zait eta
jabari publikoan dauden lanen egiletasuna aitortu beharra dagoela
pentsatu. Agian ez, baina badaezpada, hori argitu zenezaketela iruditzen
zait, jende asko nahazten den zerbait bait da[1].

Agertzen den irudi hori gazteleraz dago. Itzuli beharrik ez duen irudi
eguneratuago bat hemendik kopiatu dezakezue:
http://www.ikusimakusi.net/pub/2012/creativecommons-semaforoa-2.png

Testuak dituen irudi berbera nahiago baduzue, dokumentu honen 11.
orrialdean aurkituko duzue:
http://ikusimakusi.net/pub/2009/20090515JabetzaIntelektualaTeknologiaBerriak.pdf

Ikastaroko beste atalak irakurtzeko aukerarik ez dut izan, sentitzen
dut. Zorionak berriz ere egindako lan txukunagatik. Pena bat da
ikastaroaren lizentzia librea ez izatea ;-P

[1] http://lists.ibiblio.org/pipermail/cc-es/2013-January/002667.html

Eskerrik asko,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago