[Librezale] open-tran.eu

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 4, 08:46:02, CET 2013


Aupa Jabier,

mczugasti at euskalnet.net<mczugasti at euskalnet.net> igorleak hau idatzi
zuen (2013 abendua 3 22:28):
> Kaixo Julen,
>
> Librezale-ko posta zerbitzuan harpidetuta nagoenez atzo zure mezua jaso
> nuen, "Open-tran"-en itxierari buruzko mezua. Skype-ren itzulpena egiten
> dabilenetako bat naiz eta zure mezua bonbazo baten modukoa izan da
> niretzat, Open-tran asko erabiltzen baitut. Galdera batzuk ditut eta
> zuri galdetzea erabaki dut, gai hauetan nik baino askoz gehiago
> dakizulako.

Nire erantzuna zerrendara ere badoa, horrela guztiok baitaukagu kezka
eta zalantzetatik ikasteko modua.

> Open-tran euskal itzultzaileen komunitatean garrantzirik ba
> al du? Adibidez, Librezale-ko kideen artean tresna garrantzitsua al da?

Neronek sarri erabiltzen dudan baliabidea da; are, lokalizazioak
egiteko erabiltzen dudan offline tresnak (Virtaal-ek) Open-Tranekiko
integrazioa dakar.

Baina beste alde batetik azpimarratu behar dut bertako edukiak tentuz
hartzeko joera nuela, izan ere azken eguneraketa 2010eko urte
bukaerakoa baita [1] eta, ordutik hona, lokalizazio-lan asko egin da.

> Hala bada... web orrialde horren kontrola geurok (euskal komunitateak)
> hartzea ez al da erakargarria? Ez dut uste web horren egileak oztoporik
> jarriko ligukenik, besterik gabe desagertzen uztea baino erakargarriagoa
> izango zaio beste batzuei lana ematea, ez? Hosting-aren kostua ez dut
> uste eragozpen bat izango litzatekeenik. Zenbateko kostua izan lezake?

Nire iritziz (eta iritzi pertsonala soilik da) ez da batere
erakargarria halako proiektu potolo baten ardura hartzea. Ez da merkea
prozesatze, biltegiratze eta banda-zabalera aldetik (begiratu
proiektuen taula [1]).

Gainera badaude arazo berdinari irtenbidea emateko bestelako
alternatibak; jatorrizko mezuan [2] aipatu nituen. Nire irudipena da
amaGama-k itzulpenen jatorria ematen duen momentutik aurrera [3]
bilaketa arbitrarioak egiteko tresna ere bilakatuko dela (beraz ez da
soilik Pootle/Virtaal integraziora mugatuta egongo). Epe motzean hau
gertatuko ez balitz, Softcatalàren bidea jorratzea [4] ez zait
burugabea iruditzen.

Eta, nola ez, modu lokalean lan egiten duen orok beti du
itzulpen-memoria lokalak erabiltzeko aukera.


Julen.

[1] http://open-tran.eu/projects.html
[2] http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-December/005411.html
[3] http://bugs.locamotion.org/show_bug.cgi?id=2348
[4] https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago