[Librezale] Open-Tran.eu itxiko da

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 2, 08:42:27, CET 2013


Aupa,

Albiste mikatz batekin dator astelehena: software libreko hainbat
proiekturen lokalizazioak biltzen zituen open-tran.eu zerbitzua
urtarrilaren 31etik aurrera itxi egingo da.

Egileak ez dauka proiekturako denborarik eta hosting-a ordaintzeari
uztea erabaki du — ei, nork esan zuen Internet debalde zela?

Jatorrizko mezua Open-Tran.eu zerrendan daukazue:
https://groups.google.com/forum/#!topic/open-tran/gO_c6ScjMUk

Hemendik aurrera bestelako alternatibak erabili beharko dira, beraz.

Tartean dago amaGama (dagoeneko Pootle zerbitzariarekin integratuta
dagoen itzulpen-memorien zerbitzaria), baina honek ez du itzulpenen
jatorriari buruzko informaziorik eskaintzen ez eta bilaketak egiteko
web interfazerik ere [1][2].

Beste alternatiba bat azken asteotan Softcatalàko lagunak garatzen
aritu diren itzulpen-memorien tresnak ezartzea eta erabiltzea da.
Tresna hauek garapen-prozesuan [3] daude oraindik baina emaitza
txukuna [4] eta batez ere praktikoa dira ematen.


Julen.

[1] http://bugs.locamotion.org/show_bug.cgi?id=2348
[2] http://bugs.locamotion.org/show_bug.cgi?id=3079
[3] https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools
[4] http://recursos.softcatala.org/


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago