[Librezale] netrunner 13.06 artikulua argitaratu dut

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 26, 09:46:48, CEST 2013


Aupa Ander,

Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
abuztua 26 09:14):
> Aupa!
>
>  Esandakoak bete behar direnez, hor duzue netrunner 13.06 inguruko
> artikulotxoa webgunean. Eskertzekoa irudiak hobe ikusteko zer egin behar den
> inork badaki......
>
> bestalde edozein zuzenketa ekarpen egizue lasai, nik eskertu egiten ditut
> eta akatsak egon daitezkeela badakit, terminologiatik hasita.....

Eskerrik asko artikuluagatik!

Formatuari dagokionez: LibreOfficen idatzi eta kopiatu-itsatsi egin
duzu? Ikusten dudanez zabor asko gehitu da testuan, adibidez:
<span style="font-family: FreeSerif,serif;">...</span>
 

Hauek kendu egin ditut.

Izenburuek gainera <strong> etiketa dute, ez dira batere esanguratsuak
dokumentuaren egiturari begira, beraz. Goiburuengatik aldatu ditut
(<h2>, <h3>).

Bestalde, azalean artikulu osoa ez agertzeko, WordPressek badu
markaketa berezi bat "<!--more-->". Horrek testua bitan zatitzen du:
orri nagusian erakutsiko dena eta gainontzekoa.

Maiuskulen beste zuzenketa batzuk ere egin dizkizut.

Lagungarri delakoan,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago