[Librezale] black box(ing)

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Abu 16, 09:29:31, CEST 2013


Aupa,

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 14 21:00):
> az., 2013.eko aburen 14a 10:27(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>> Aupa Librezale!
>>
>> Aurora kanalean dagoen Firefoxek (12 aste barru 25. bertsioa izango
>> dena), "black boxing" izeneko eginbide berri bat gehitu du
>> garapenerako tresnetan.
>
> Software ingeniaritzan kutxa beltzen probak[1] eta kutxa zurien probak
> kontzeptu ezagunak dira. Ezaugarri hau software garatzaileei zuzendua
> izanik, "kutxa beltza" terminoa mantentzea tresna ulergarriagoa egiten
> lagunduko duelakoan nago.
>
> Julenek aipatutako "kutxa beltzen modua" aditza, niri egokia iruditzen zait.
>
> [1] http://en.wikipedia.org/wiki/Black-box_testing

Softwarea aztertzeko eta probatzeko termino gisa azaltzen denez
Wikipedian eta kontuan izanda eginbide hau garatzaileentzat dela
(araztailean dago erabilgarri), 'kutxa beltza' mantenduko dut,
testuinguruak eskatzen duen aditzarekin.

Eskerrik asko denoi ekarpenengatik!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago