[Librezale] Proiektu batzuk wikira

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abu 8, 16:35:27, CEST 2013


og., 2013.eko aburen 08a 16:11(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> og., 2013.eko aburen 08a 12:54(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>>> From: Alexander Gabilondo <alexgabilondo a bildua gmail.com>
>>> To: librezale a bildua librezale.org
>>> Cc:
>>> Sent: Thursday, August 8, 2013 10:51 AM
>>> Subject: Re: [Librezale] Proiektu batzuk wikira
>>>
>>> Egunon,
>>>
>>> Laguntzen badidazue ahaleginduko naiz. Lehenengo galdera: nola
>>> sortzen da
>>> proiektuaren orria? ikusi dut txantiloi batzuk badirela edo bestela
>>> beste
>>> proiektuetatik kopiatu-itsatsi-aldatu moldatuko nintzen baina ez dut
>>> asmatzen
>>> artikulu-orria sortzen.
>>>
>> Hori erraza da, sartu nabigatzailearen helbide-barran zuk nahi duzun
>> proiektuaren izena, modu honetan:
>> http://www.librezale.org/wiki/Updf
>>
>> Agertuko zaizun orrian, sakatu "berau aldatu ere egin dezakezu". Saioa
>> hasita egon behar duzu mezu hori ager dadin.
>>
>> Ondoren, itsatsi beste proiektu bateko kodea (adibidez
>> www.librezale.org/wiki/LibreOffice orrikoa) orri berri horretan, eta
>> moldatu zure gustura.
>>
>> Asier.
> Argiago ezin.
> Arazorik gabe sortu dut lehenengoa. Zalantzaren bat sortzen bazait
> idatziko dut.

Ederto Alex!

Nire esperientziaren arabera, proiektuaren logoak 128 pixeleko zabalera
badu, txantiloian hobeto ikusten da. Axola ez badizu, formatu hobekuntza
txiki batzuk egin ditut.

Ondo izan,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago