[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Abu 8, 08:46:23, CEST 2013
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 5 19:06):
> ig., 2013.eko aburen 04a 15:17(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>
>> Afirmazio atrebitua iruditzen zait zenbait posta-bezerok erantzunean
>> aipatutako testua ez dutela aldatzen uzten esatea.
>
> Zorte txarrekoa izango naiz orduan, ze behin baino gehiagotan izan ditut
> arazoak edo zailtasunak bottom-posting egiteko:
>
> Noizbehinka Terra.com webguneko webmaila erabiltzen dut eta mezu bat
> erantzun nahi dudanean, lerro pare bat zuri jartzen ditu, gero
> "eztakinork eztakinoiz esan zuen" oharra eta amaitzeko jatorrizko mezuko
> testua. Testu hori inolako markarik gabe jartzen du (| edo > bezalako
> barkarik gabe). Beraz, erantzuna gainean jarri ezean, marka horiek eskuz
> jarri beharko lirateke, edo kolore eta letra-mota ezberdinak erabili.
> Hau bottom-posting-aren aurka doala iruditzen zait.
Posta-zerrendako harpidedunen zerrenda begiratu dut (103 helbide
ezberdin, aizue!) eta horietatik:
- %57a gmail.com domeinukoa da
- %5,8 Yahoo!
- %3,8 Hotmail
- %2,9 Euskaltel
- %1,9: sindominio, EHU
Gainontzekoak (~%28,6) domeinu propioak dira. Kontuan izanik domeinu
propioa duten helbide askok eta askok azpitik GMail darabiltela, esan
liteke harpidedunen postaren ~%75 GMail bidez kudeatzen dela
(portzentaia altuagoa izateak ere ez ninduen harrituko). Geratzen den
%10,6aren zati bat power-user konsideratuko nuke (zerbitzari propioak
eta gaita guztiak montatzeko gai direnak) beraz erabiltzaileen oso
portzentaje txikia geratzen da (%5?) webmail/posta-bezero
ezezagunekin.
> E-posta bezeroen arazoen inguruan, badago kontutan izan beharko
> litzateken beste kontu bat. Bezero askok, mezuak harietan ikusteko
> aukera dute eta oso erabilgarria da. Mezuak, erantzunak eta erantzunen
> erantzunak zuhaitz moduko batetan erakusten dita, Mailmanek hemen egiten
> duen bezala:
> http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-July/thread.html
>
> Hariak montatzeko, mezuaren goiburuan dagoen valore baten bitartez
> egiten da eta erantzunek ID hori berrerabili behar dute. Berezo batzuek
> (Terra.com-eko webmaila adibidez) ez dute egiten eta horrelako norbaitek
> erantzuten duen bakoitzean, hari berri bat hasten da.
Hori bezeroaren buga da: ez du RFCak dioena errespetatzen.
> Agian, netiketa horretan gomendatzen ez ditugun kontu-moten eta bezeroen
> zerrenda egin genezake: Terra.com, Outlook, Android...
>
> Nik pertsonalki nahiago gomendio xume bat bezala jartzea eta benetan oso
> argi dauden kasuren bat izan ezean, pertsona horri ezer ez esatea.
Eraginik izango du gomendioa izateak? Ez nuke jendea idaztetik atzera
bota nahi baina gomendio gisa katalogatu arren, uste dut pedagogia
lana egin egin behar dela.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago