[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Abu 5, 19:06:27, CEST 2013


ig., 2013.eko aburen 04a 15:17(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Mikel Iturbe Urretxa<mikel a bildua hamahiru.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 abuztua 3 20:45):
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 3 12:26):
>>
>> Era batean, top-postinga da (nik informazio gehigarria jartzen
>> dudalako), baina kasu honetan onargarria (eta aukerarik egokiena) dela
>> uste dut. Zer deritzozue?
> 
> Bat nator erabat.

Birbidalketa bat bada, ni ere bat nator (ez bait zaude inori erantzuten).

> 
>>> Kontua da, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dutela aukera
>>> hau eskaini ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
>>> bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
>>> alperrik izango zelakoan nago.
>>>
>>
>> Bilaketa azkar batekin ikusi dut bezero nagusienek aukera hori dutela.
>> Webmailen kasuan, beti eskuz egin daiteke, mezu amaierara joanda eta
>> bertatik hasita idazten. HTML desgaitzeari buruz, antzeko zerbait
>> izango delakoan nago.
> 
> Afirmazio atrebitua iruditzen zait zenbait posta-bezerok erantzunean
> aipatutako testua ez dutela aldatzen uzten esatea.

Zorte txarrekoa izango naiz orduan, ze behin baino gehiagotan izan ditut
arazoak edo zailtasunak bottom-posting egiteko:

Noizbehinka Terra.com webguneko webmaila erabiltzen dut eta mezu bat
erantzun nahi dudanean, lerro pare bat zuri jartzen ditu, gero
"eztakinork eztakinoiz esan zuen" oharra eta amaitzeko jatorrizko mezuko
testua. Testu hori inolako markarik gabe jartzen du (| edo > bezalako
barkarik gabe). Beraz, erantzuna gainean jarri ezean, marka horiek eskuz
jarri beharko lirateke, edo kolore eta letra-mota ezberdinak erabili.
Hau bottom-posting-aren aurka doala iruditzen zait.

Android-eko posta bezeroarekin antzera gertatzen zait. Mezu bat
erantzuten dudanean, erantzundako mezua atxikituta bidaltzeko aukera dut
(bai ala ez). Baina ez testu hori aldatzeko, laburtzeko edo editatzeko
aukerarik. Eta ezarpenetan funtzionalitate hori aldatzeko aukerarik ez
dut ikusi.

Aurreko lanean Outlook posta-bezeroa eta Blackberri telefonokoa erabili
behar nituen eta azaldu dudan Terra.com-ek egiten zuen berdina egiten zuten.

Nire susmoa da hor kanpoan dauden e-mail bezero askok eta askok
top-posting-era bultzatzen dituztela erabiltzaileak.

> 
> Inpresioa daukat jatorrizko mezua aldatzen ez duenak ez duela egiten:
> - Alperkeriagatik
> - Ez dakielako nola egin
> - Ez dakielako egin daitekeenik ere
> 
> Esan bezala GMail moduko web bezeroek "ezkutatu" egiten dute aukera
> hau. Aukera lehenetsiak nahiko aldrebesak iruditzen zaizkit ikuspegi
> honetatik begiratuta.
> 
>>> Gutxienez, ea bottom-posting-a nahiago dugula adosteko gai garen eta
>>> gomendio (ez arau) bezala ezartzen dugun. Era horretan, aukera dutenek,
>>> ez dezatela top-posting-ik egin (...fundamentuzko bosta bezero edo
>>> e-posta mota batera aldatu nahi ez badira behintzat).
>>>
>>
>> Lehen esan bezala, ez dakit posta bezeroena benetako arazoa den. Agian
>> hasiera batean gomendio izan daiteke, baina araua bihurtzearen aldekoa
>> naiz. Pedagogia pixkat eginda eta arrazoiak erakutsita, posiblea dela
>> uste dut. Horrela, hemengo norbait animatzen bada beste proiekturen
>> bateko posta-zerrendan parte hartzen, jada nola jokatu jakingo du,
>> bertan egon daitezkeen netiketa/estilo talibanen erasoa saihestuz. :P
> 
> Araua/gomendioa? Hori baino, netiketaren parte izan behar du. Dena
> letra larriz idazten duenari atentzioa deitzen zaion moduan, berdin
> egingo nuke adostutako netiketaren urraketekin.
> 
> Gainera Mikelek dioen moduan pedagogia kontua ere bada: harrigarria da
> baina 2013. urtean jendeak oraindik ez du ikasi posta elektronikoa
> behar bezala erabiltzen.

Nik pertsonalki ez nioke top-posting egiten duen pertsona bati atentzioa
deituko. Agian erabiltzen duen kontuak aukera hori ematen ez diolako edo
horrela erantzutea asko zailtzen diolako, edo erantzun azkar bat eman
nahi duelako eta momentuan eskura duen posta-bezeroak bere etxean
erabiltzen duenaren aurka, top-posting-erako diseinatua dagoelako.

OHARRA: Nik mezu hau atzo irakurri nuen telefonoan baina gaur arte ez
dut erantzun nahi izan bottom-posting egiterik ez nuelako. Kasu honetan
ondo dago, presarik ez duen gai bat delako, baina beste kasu batzuetan
nork daki...

E-posta bezeroen arazoen inguruan, badago kontutan izan beharko
litzateken beste kontu bat. Bezero askok, mezuak harietan ikusteko
aukera dute eta oso erabilgarria da. Mezuak, erantzunak eta erantzunen
erantzunak zuhaitz moduko batetan erakusten dita, Mailmanek hemen egiten
duen bezala:
http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-July/thread.html

Hariak montatzeko, mezuaren goiburuan dagoen valore baten bitartez
egiten da eta erantzunek ID hori berrerabili behar dute. Berezo batzuek
(Terra.com-eko webmaila adibidez) ez dute egiten eta horrelako norbaitek
erantzuten duen bakoitzean, hari berri bat hasten da.

Agian, netiketa horretan gomendatzen ez ditugun kontu-moten eta bezeroen
zerrenda egin genezake: Terra.com, Outlook, Android...

Nik pertsonalki nahiago gomendio xume bat bezala jartzea eta benetan oso
argi dauden kasuren bat izan ezean, pertsona horri ezer ez esatea.

Portzierto, mezuen sinadurari buruzko beste puntu bat gehi genezake.
Sinadura 3-5 lerrotik gorakoa ez izatea, ahal bada "--" lerro batekin
banatzea eta erantsitako irudirik ez izatea. Adibidez...

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago