[Librezale] Pottle gehiago erabiltzeko proposamena
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Abu 1, 08:44:58, CEST 2013
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 30 22:38):
> Aupa,
>
> Gaur Danirekin kaņa bat hartzen egon naiz. Besteak beste, jendearen
> parte-hartzea errazteko egin daitezkeenari buruz aritu gara. Itzulpen
> kolektiboetarako tresnen inguruan batzarrean egindako hausnarketa kontatzen
> ari nintzaiola, gero eta konbentzituago nengoen, dituen gabeziak izanda,
> aukera bat eman behar zaiola.
>
> Egunotan laguntza beharra duten hainbat proiektu batzuk aipatu dira baina ez
> daude Pottlen. Nik orain ez dut Librezaleren Pottlea erabiltzen ez dagoelako
> han nik erabiltzen dudan programarik, baina gustura erabiliko nuke nire
> azkurak arraskatzeko, Wikipedian noizean behin aldaketak egiten ditudan
> bezala.
>
> Inteligentzia kolektiboan konfiantza daukat eta Poottle gehiago erabiltzeko
> proposamena egin nahi dut.
Nire ustez pare bat kontu daude honekin lotuta:
- Proiektuek eurek auzolaneko itzulpen-plataformarik eskaintzen duten
ala ez. Eskainiz gero, ez dauka zentzu gehiegi fitxategiak batetik
bestera pasatzen aritzeak. Adibidez: WordPresseko lokalizazioak euren
GlotPress plataforman kudeatzen dira, proiektu askok Transifex
erabiltzen dute zuzenean etab.
- Librezaleko proiektuen arduradunek nola kudeatu nahi duten euren
proiektua. Oso kate gutxiko eguneraketa bat landu behar bada, edo
lokalizazioak kate gutxiko fitxategi bakarra badu, arduradunek denbora
gutxiago beharko dute lana offline egiteko.
Ikusten dudan arazoa da lehen posta bidez edo CVS/SVN batean kudeatzen
zena gaur egun bestelako plataformen bitartez kudeatzen dela
lokalizatzaileei begira (Transifex, Pootle zerbitzari propioak,
GlotPress, Crowdin...). Beraz Librezalen, plaza gisa, zentralitate
hori lortzea nekagarria suerta daiteke agian. Ezinezkoa ez da, baina
proiektuen arduradunen baitan dago kontua.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago