[Librezale] Berri on bat
Dani Gutiérrez Porset
jdanitxu a bildua gmail.com
Or, Ira 21, 10:46:53, CEST 2012
Egun on,
nahiz eta orain publikoa ez izan, jakinarazten dizuet aste honetan KDE eV
board-etik (KDEren talde koordinatzailea) idatzi didatela, zera,
Akademy-2013 (mundu osoko KDE topaketa) Bilbon izango dela konfirmatzeko.
Ustet beste bi proposamen gehiago zeudela, Tolouse eta Txekiako hiriren
bat, eta gureak irabazi du:
http://www.slideshare.net/danitxu/akademy-2013-bilbaoproposal
Uztailan ospatuko dugu, eta gaurtik aurrera oso ongi etorriak izango zarete
lagundu nahi duzuenok, esku eta buru guztiak gutxi dira. Animatzen
bazarete, idatzidazue niri edo zerrendari.
Nire ustez, berri ona da zeren eta Euskal Herrian egindako software-ri
[libre edo ez] buruzko topaketarik handiena (luzeena eta
"internazionalena") izango da: 400 pertsona 50 herrialdeetatik etorrita x 7
egun.
Jakin badakit zerrenda honetako guztiok ez zaudetela KDE erabiltzen,
seguraski gutxienak; dena den nire ustez oso aukera ona izan daiteke: alde
batetik, software libre orokorrarakoa. Bestalde, gure taldeak publikoki
bultzatzeko: Librezale, itsas, eghost, eta abar.
Ideia asko dauzkat Akademyan egiteko, baina zerrenda honetan dagokigunez,
hauxe da nagusiena: itzulketa tailer bat egitea, eta itzulketa sprint bat
egitea, Bilboko Kafe Antzokian. Batez ere falta den KDEren zatiak
itzultzeko, baina hor egon badago lekua Gnome, Mozilla edo nahi dugunak
egiteko ere. Eta kontzertu batekin amaitu dezakegu. Por cierto, norbaitek
lor al dezake hemengo bertsolari bat ingelesez egiten ere?
Orduan, helburua ez da bakarrik KDE familiaren programak itzultzea, baizik
eta Librezale taldea publikoki bultzatzea (beste jende berri bat sar
daitezela), eta software euskaraz izateko librea izatea oso komenigarria
dela esatea. En resumen: mobida hau aprobetxa dezagun Librezaleren
helburuen alde (eta, noski, benetan disfrutatzeko sarao honekin).
Bestalde, datorren astean seguraski, EHUko euskera errektoreordetzarekin
bilera bat izango dut, eta abentura honetan inplikatu nahi dut. Agian
hortik laguntza edo baliabideak jar ditzake Librezaleren lanaren alde ere.
Amaitzeko, eskertuko dizuet orain sarean (blogetan, twitterren, etab.) ez
jartzea, ze oraindik ez da erabat publikoa eta hobe KDEk berak munduari
argitaratzea hemendik bi asteetara.
Ostirala ona pasa.
--
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120921/a82f2881/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago