[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

XARE Info a bildua xare.eu
Al, Urr 22, 11:32:35, CEST 2012


Egun on!

Mezu honen bidez XARE egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu, baita 
elkarlanerako deia luzatu ere.

XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta orokorrean, 
kultura digitalean. Eransten dizuegu egitasmoaren aurkezpen labur bat. 
XAREren helburuetariko bat dagoeneko dauden lanabesak gizarteratzen 
laguntzea da. Erreferentzia gune bat sortzea, sarean urte osoan zehar 
eta fisikoki azoka egunetan (aurten Kursaalen azaroaren 23 eta 24an), 
euskarazko baliabide digitalek oihartzun, ezagupen eta erabilera 
handiagoa eskura dezaten. Gure ustez badira lanabes asko euskaraz 
oharkabean pasatzen direnak hiritar gehienentzat. Librezaletik egiten 
duzuen lana bereziki azpimarragarria iruditzen zaigu. Baina gure uste 
apalean, jende askok ez daki lanabes horiek euskaraz daudenik eta are 
gutxiago non eskuratu. Alor honetan ekarpen txiki bat egin nahiko genuke 
lanabes horiek gehiago gizarteratzen saiatzen.

XARE egitasmo irekia bezala ulertzen dugu eta ateak zabal zabalik daude 
edozein elkarlan proposamenerako. Horregatik saiatzen ari gara eragile 
ezberdinekin elkarlana lotzen. Baditugu bi elkarlan proposamen 
LIBREZALErentzat, bata azokari begira eta bestea webgunerako.

Azokako bi egunetarako (azaroaren 23 eta 24an) ekitaldi egitarau mardul 
bat prestatzen ari gara (multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, 
erakustaldiak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak, 
aurkezpenak...) eta bertan zuekin elkarlanean itzulpen saio masibo bat 
antolatzea gustatuko litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren bat 
euskaratzeko. Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren nondik 
norakoak adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. Guk 
ekitaldi hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren berri 
eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile gehiago 
lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak emaitza 
erabilgarriak utzi ditzan.

Horretaz gain, webgunean euskarazko software katalogo berri bat martxan 
jarri nahi dugu, Softkat urtarriletik geldirik dago eta. Katalogo 
horretarako informazioa konpartitu nahiko genuke. Librezalen martxan 
dituzuen itzulpen egitasmoen informazio eguneratua jasotzea, guk hala 
irudikatzeko gure webgunean. Guk XARE.eu webgunean informazio eguneratu 
hori eskaintzeaz gain, erabiltzaileak itzulpengintzan parte hartzera 
animatzeko asmoa dugu.

Honakoa proposamen irekia da eta bat ere zehaztu gabekoa. Hain zuzen 
ere, zuen gogo eta borondatearen arabera adosteko elkarlan hori 
gauzatzekotan nolako baldintzatan izanen litzatekeen.

Animatzen bazarete, badugu lana zehazteko nolako elkarlana eta zein 
baldintzatan eginen genukeen.

Hauxe da gure sakea. Zuen errestoaren zain gelditzen gara. Tanto luze 
eta polita izanen delakoan jaso agur bero bat.

Iņigo


-- 
XARE.EU
Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruņea. tf:948 121976 fax:948 148278

info a bildua xare.eu * www.xare.eu

Iņigo Martinez * 686 485980

-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: XARE_dossier.pdf
Type: application/pdf
Size: 227198 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121022/f6cdc6e0/attachment-0002.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago