[Librezale] Razor-qt mahaigain-ingurunea

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Urr 13, 21:47:31, CEST 2012


Kaixo Librezaleok,

Atzo argitaratu zuten 0.5.0 bertsiotik aurrera Razor-qt mahaigain ingurune
arina [1][2] euskaraz
erabil daitekeela jakinarazi nahi dizuet.
Qt liburutegiak erabiliz sortutako aplikazioak gustuko badituzu baina KDE
mahaigain ingurunea
pisuegia iruditzen bazaizu Razor-qt zuretzako egokia izan daiteke.
Itzulpena transifex bidez burutzen da [3].
Librezaleren webguneko wikian dagokion orria sortu dut Mahaigainak atalean
[4].
Akatsik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu nahi baduzue ongi etorriak
izango zarete.

Izan libre izan euskaldun

[1] http://razor-qt.org/
[2] http://en.wikipedia.org/wiki/Razor-qt
[3] https://www.transifex.com/projects/p/razor-qt/language/eu/
[3] http://librezale.org/wiki/Razor-qt
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121013/f5aed204/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago