[Librezale] Sare sozialak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Aza 24, 18:11:02, CET 2012


og., 2012.eko azaren 22a 18:49(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
> 
> Librezalek gaur egun blogaz[1] gain Twitter[2] eta Identi.ca[3] sareetan
> kontuak ditu. Oraintxe gainera Google Plus-en sortu berri det Librezale
> orria[4].
> 
> Inork kontu hauetakoren baten pasahitza edo kudeaketatzaile izan nahiko
> balu zerbait argitaratzeko eskatu besterik ez du.
> 
> Ditugun jarraitzaile kopurua honakoa da:
> 
> - Blog-a Google Reader bidez: 36 harpidetu
> - Twitter: 246 jarraitzaile
> - Identi.ca 19 jarraitzaile
> - Google Plus: jarraitzaile bat
> 
> Mikel

Aupa:

Identican taldea ere badugu[5]. Twitterrek ez bezala, StatusNetek
taldeak ere badauzka. @ edo # erabili beharrean ! sinboloa erabiliz
komunikatzen dira talde horretako kideak.

Nik twitterren bezala kontu generiko bat sortu behar eta pasahitzak
elkartrukatzen ibiltzea baino naturalagoa ikusten dut. Badakit dena
twittertua eta bertxiokatua dagoela, baina baliabide hori daukagunez
aipatu egiten dut.

Librezale taldeak Identican 10 jarraitzaile ditu.

Goraintziak guztioi!

> 
> [1] http://librezale.org/
> [2] https://twitter.com/librezale
> [3] https://identi.ca/librezale
> [4]
> https://plus.google.com/u/0/b/105323775739553806764/105323775739553806764
[5] http://identi.ca/group/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago