[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Aza 14, 23:47:52, CET 2012
az., 2012.eko azaren 14a 22:17(e)an, Ander Martínez(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> aspaldidanik jarraitzen det zerrenda baina oso gutxitan idatzi det
> ezer (gmaileko bilatzailea erabilita 2011ko urtarrilean idatzi nuen
> ezer azken aldiz). Dena den, ekimena interesgarria denez eta
> gerturatzekoa nintzenez neronek hartuko dut itzulparty-aren ardura
> adituago zaretenok ezin badezue.
>
> Gorkak behintzat esan du etorriko dela eta berarekin hitz egingo det.
>
> Dena den, etorri ezin zaretenon laguntza eskertzekoa da ekimena
> antolatzeko. Adibidez, itzulparty horretan itzultzeko softwarea
Software desberdinek lokalizazioak eta itzulpenak modu desberdinetan
kudeatzen dituzte eta tresna nahiko desberdinak erabili behar izaten
dira, kasu bakoitzean. Beraz, erabaki hori aukeratutako programaren
arabera egitea gomendatzen dut nik.
Ekitaldi hain motza izanik, itzulpen tresna oso bat azaldu beharrean,
nik uste emankorragoa izango litzatekela parte hartzaileek web bitartez
lan egitea (programak aukera hori ematen ez badu. euskaratu beharrekoa
gure Pootle-era igoz). Horrela, euskaraketa lan intentsibo horretan,
batzuk besteei zapaltzea ekiditen da eta azalpen gehiegirik gabe
gerturatzen den jendea euskaratzen jar daiteke. Hori da nire iritzia :-)
> aukeratzeko. Bestalde beste inoiz egin duzuen hitzaldiren bateko
> aurkezpena bidaltzea ere ondo legoke, lan hori aurrezteko.
>
> Laburbilduz:
> a) Beste inor etortzekoa al da?
> b) Itzulparty-a antolatzeko ardura hartzeko bolondresik? Ezinbestean
> neuk hartuko nuke.
> c) Zein software itzuliko zenukete itzulparty horretan?
Wikian badago itzulpen eskari antzeko zerrenda bat:
http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean
Pentsatzen ibili naiz zerrenda horretara zer gehitu. Agian jokoren bat?
Dauzkagun proiektuetatik, bati baino gehiagori bultzada bat ez litzaieke
txarto etorriko. Ideia hain denbora gutxian zerbait ikusgarria eta
kaleko jendearentzat ulerterreza izan daitekeen zerbait egitea bada,
Calibre-ren euskaraketaren eguneraketa egitea ondo legokela iruditzen zait.
Gure wikiaren arabera, 0.7.28 bertsioa da osorik euskaratu zen azken
bertsioa:
http://librezale.org/wiki/Calibre
Eta dagoeneko programa hau 0.9.6 bertsioan dago. Itzulpena kudeatzeko
Launchpad erabiltzen dute eta oraintxe bertan %64 dago euskaratuta.
1.500 kate falta dira:
https://translations.launchpad.net/calibre/trunk/+pots/calibre/eu/+details
Eginda dagoena errepasatuz eta falta dena bukatuz, Liburu digitalen
irakurgailu polit hau (berriz) euskaratuta egon daiteke.
Ideia ona iruditzen? Beste ideiarik?
> d) Aurreko ekimenen bateko eta erabilgarri izan daiteken
> aurkezpenik/materialik ba al dezue?
Nik material oso-oso zaharra besterik ez dut. Besterik ezean, honek
lagunduko dizulakoan nago (julenx 2008an):
https://www.youtube.com/watch?v=KmxmUbqQdEg
Artikulu honek ere agian zerbaitetarako balio diezazuke:
http://ikusimakusi.net/eu/2009/librezale-taldea/
>
> Eskerrik asko eta segi libre,
> Ander
Eskerrik asko zuri :-)
>
> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2012eko azaren 06a 13:14):
>>
>> Horrelako ekintza gutxi egoten direnez eta egun horretarako, oraingo,
>> aitzakia oso onik topatu ez dudanez, familia, amoranteak-eta larunbata
>> horretan abandonatzea pentsatu dut eta Donostia ezagutzera abiatzea
>> pentsatzen ari naiz...
>>
>> Ea beste norbait animatzen ote den.
>>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago