[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Ander Martínez
dwarfnauko a bildua gmail.com
Ost, Aza 14, 22:17:31, CET 2012
Kaixo,
aspaldidanik jarraitzen det zerrenda baina oso gutxitan idatzi det
ezer (gmaileko bilatzailea erabilita 2011ko urtarrilean idatzi nuen
ezer azken aldiz). Dena den, ekimena interesgarria denez eta
gerturatzekoa nintzenez neronek hartuko dut itzulparty-aren ardura
adituago zaretenok ezin badezue.
Gorkak behintzat esan du etorriko dela eta berarekin hitz egingo det.
Dena den, etorri ezin zaretenon laguntza eskertzekoa da ekimena
antolatzeko. Adibidez, itzulparty horretan itzultzeko softwarea
aukeratzeko. Bestalde beste inoiz egin duzuen hitzaldiren bateko
aurkezpena bidaltzea ere ondo legoke, lan hori aurrezteko.
Laburbilduz:
a) Beste inor etortzekoa al da?
b) Itzulparty-a antolatzeko ardura hartzeko bolondresik? Ezinbestean
neuk hartuko nuke.
c) Zein software itzuliko zenukete itzulparty horretan?
d) Aurreko ekimenen bateko eta erabilgarri izan daiteken
aurkezpenik/materialik ba al dezue?
Eskerrik asko eta segi libre,
Ander
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2012eko azaren 06a 13:14):
>
> Horrelako ekintza gutxi egoten direnez eta egun horretarako, oraingo,
> aitzakia oso onik topatu ez dudanez, familia, amoranteak-eta larunbata
> horretan abandonatzea pentsatu dut eta Donostia ezagutzera abiatzea
> pentsatzen ari naiz...
>
> Ea beste norbait animatzen ote den.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago