[Librezale] FlashDevelop euskaraz

Josu Igoa josuigoa a bildua gmail.com
Or, Maiatza 25, 14:58:10, CEST 2012


Arratsaldeon librezaleok,

Josu Igoa dut izena eta azkeneko urteetean joku interaktiboak garatzen
aritu naiz Flash teknologiarekin. ActionScript programazio lengoaian
programatzeko FlashDevelop izeneko ingurunea erabili dut. Probatu nuen
lehen alditik izugarri gustatzen zait eta horregatik euskaratzea erabaki
nuen. Nere kontutik euskaratu nuen eta egin dudan lehenengoa da, hortaz, ez
izan sobera gogorrak ebaluatzeko garaian, faborez ;)

Windowsentzako bakarrik dago (nahiz eta Mac eta Linux-entzako partxe batzuk
egon) eta ActionScript, Haxe, Batch, C#, CSS, HTML, JavaScript...
programatzeko balio du. Programazio kontuetan aritzen bazarete, probatzea
merezi duen programa bat da.

www.flashdevelop.org

ongi segi

josu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120525/745b96f9/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago