[Librezale] Mailnag euskaraz

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Eka 11, 12:20:57, CEST 2012


Mila esker, Asier, berriro ere, egindako lanagatik.

Aurreko batean ere bota nuen ene kritikatxoa, betiere eraikitzailea izateko
asmoz...

Nire ustez, egindako azken lan hau hobe kokatuta legoke hemen:

http://librezale.org/wiki/Posta_eta_agenda

Nago itzulpenak luze edo labur ote diren baino, erabiltzaileek nahiago
dutela jakin ea zertarako balio duten.

Bestela, alfabetoaren araberakoa ere betiere oso erabilgarria izan daiteke.
"Taula zaharra" deitu beharrean, "taula alfabetikoa"-edo deitzea hobe, nik
uste:

http://librezale.org/wiki/Proiektuen_taula_zaharra

Zeuek esan.


Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120611/fdc7f245/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago