[Librezale] Twitterren euskaratzeari buruzko zerbait esan beharko al luke Librezalek?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 12, 22:22:43, CEST 2012


og., 2012.eko uztren 12a 14:55(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Apur bat kezkatuta ikusten ari naiz Twitterren euskaratzearen inguruan argitaratzen ari diren hainbat gauza.
>
>
> sustatu.com/urtzai/1341930025
>
> Bai bai, badakit, ez da software librea, Twitter Inc. enpresari lana egiten ari gatzaio, filosofia kontuak, etab. Baina kontua da euskaratze horretan hartzen ari diren erabaki askok gero eragina izan dezaketela gure euskaratze lanean, ez gutxi StatusNet-en euskaratzean.
>
> Bestalde, lan hauek modu kolaboratiboan bazar eredua erabilita egitearen alde nago erabat, baina uste dut ordena apur bat ezinbestekoa dela.
>

Hasteko, hedapen zabala duen zerbitzua dela kontuan izanda, librea izan 
gabe ere uste dut oso garrantzitsua dela Twitter euskaraz izatea. 
Euskaldun eta euskaldun potentzialentzako erakusleiho izango bada, 
ordea, lokalizazioak txukuna baino zerbait gehiago ere izan beharko 
lukeelakoan nago. Hau da, kalitateak aparteko garrantzia behar duela izan.

> Nire kezka nagusia da bapatean  jende mordoa hitzak itzultzen hasi dela:
>
> - aurretik software lokalizazioan inolako esperientzia eduki gabe

Hau ondo dago jendea lokalizazioaren mundura gerturatzeko; guztiok izan 
gara hasiberriak noizbait.

> - lehendik terminologian, esaldien moldaeran, etab. jadanik oso finkatuta dauden erabakiak errespetatu gabe

Hau itzulpen zentroaren beraren arazo larria dela esango nuke. Itzulpen 
zentroa probatu dut eta itzuli beharreko lehenengo gauza terminologia 
da. Horraino ondo.

Oker ez banaiz aldez aurretik egindako glosategi bat zeukan kargatuta 
itzulpen zentroak (offline nenbilen hau argitaratu zuten garaian, inork 
konfirmatzerik balu hobe) eta Twitterrek hori kargatuta izateko iturri 
fidagarri edo serioren bat izan lezakeela pentsa liteke.

Ikusi dudanagatik, ordea, glosategia edonork aldatzeko moduan ipini da 
eta algoritmo automatiko baten bitartez pasa dira itzulpen batzuk 
"onartutako" egoerara. Hor batetik inkonsistentzia galantzak sortzen 
dira eta bestetik edozein pertsonaren esperientziarik gabeko ekarpenak 
tartekatu dira.
Gerta liteke adibidez 'preferences' terminoaren itzulpena emateko, 
betidanik 'hobespenak' erabili den tokian 'preferentziak' ematea ordain 
gisa jendearen botoen akumulazioaren ondorioz. Emaitza kaxkarretara 
darama honek, beraz.

Gero, noski, ezarritako terminologiari jendeak egiten dion jaramona 
dago. Batzuk erabiliko dute, beste batzuk ez eta egongo da jendea 
fidagarritasun garbirik emango ez diona.

> Beste gauza bat: termino batzuen inguruko bozketek berez ez zaizkit gaizki iruditzen, baina hori ere ordena batean egin behar direla uste dut. Nire ustez ez da batere egokia "tweet" nola esan beharko litzatekeen inguruko bozketa egitea, hitz horren testuinguru osoa azaldu gabe:
>
>
> - ez da "tweet" solik itzuli behar, baita "tweeterer" eta retweet", eta azken horretatik datorren "RT"
> - "RT" nola itzultzen den, horrek eragina du "DM" edo "Direct message" nola itzultzen den...
> - termino horren itzulpenak eragina izan dezake Identi.ca-k erabiltzen duen "dent" hitzaren itzulpenean...
>
> - bozketan "txio" ateratzen bada "tweet" esateko, baina "tuiterlari" ateratzen bada garaile "tweeterer" esateko, nola konpondu?

Oso demokratikoa da bozketa egitea baina egokiagoa izango litzateke nire 
ustez:
1. Erabileraren gaineko azterketa egitea, ikustea jendeak ze termino 
darabiltzan bai Twitter bertan nahiz Twitterren inguruan idazten diren 
blog bidalketa zein bestelako artikuluetan.
2. Aurrez egin diren lokalizazioetan arakatzea adibide bila.
3. Sektoreko profesionalei zuzenean galde egitea, adibidez ItzuL 
posta-zerrendan (Elhuyar, UZEI etab. hor daude)  edo Euskaltzaindiaren 
Jagonet zerbitzuan.

> Nire galdera orain: Librezalek zerbait esan beharko luke honen inguruan? Iradokizun batzuk eman gure blogean artikulu baten bidez?
>
> Artikulu hori idazteko bururatzen zaizkidan batzuk:
> - begiratu lehen beste leku batzuetan nola egin diren gauzak
> - egin kasu estilo liburuetan aspalditik finkatuta dauden arauei (adib. maiuskulak ez erabiltzea esaldi baten hitz guztietan, soilik lehenengoan)
>
> - terminoak itzultzean, begiratu testuinguru osoa
> - desiragarria litzatekeela azken erabakiak hartuko dituen eta itzulpena homogeneitzatuko duen pertsona bat egotea
> - ...

Hauek guztiak Twitterren itzulpenari buruzko kontu konkretuak dira eta 
Librezalek, plaza gisa, ez dut uste horren gaineko iritzi bateraturik 
eman beharko lukeenik.

Modu pertsonalean, jendeari lokalizazioak egiteko praktika (ustez) 
egokietarako argibideak ematea ondo egongo litzatekeela uste dut. 
Librezaleko eta beste zenbait gunetako baliabideetarako estekak 
partekatzea, jarraibide orokor batzuk ematea...

Begira zenbat jende dabilen zerbitzu hau euskaratu nahian, 
lokalizatzaile potentzialak izan daitezke beste zenbait proiektu 
libreetarako!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago