[Librezale] Android itzulpena

Aitor Gartzia - ARTEZ agartzia a bildua artez.net
Al, Uzt 23, 08:16:39, CEST 2012


Egunon.

Sony ericssonek urte asko da bere telefono terminaletan euskara hizkuntza
moduan eskeintzen duela, ondorioz suposatu genezake (usteak erdi ustelaren
bariablea ezin ahaztuz) itzulpena beraiek egina izango dela. Konprobatu
behar dut orain sony direla aukera hori ez dela desagertu.

Baina ez hori bakarrik LG androidun terminalek ere euskara hautatzeko
hizkuntzen artean dute eta egia esan sony ericssonetan bezala kalitatezko
itzulpena dela.

Ondo izan.

asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko uztren 23a 00:54):

> Kaixo guztioi,
>
> hari honetan aipatu dudan bezala euskarazko locale pertsonalizatua nola
> ezarri azaltzen duen gida bat prestatzen ari naiz UEUko
> "Smartphonetarako aplikazioen programazioa Titanium erabilita" kurtsoko
> apunteetan txertatzeko. Gida horretan euskaraz erabil
> daitezkeen aplikazio libreen zerrendatxo bat sartu nahi dut.
> Androiderako Firefox eta VLC aipatu nahi nituzke zerrenda horretan.
> Horretarako euskarazko testuak ageri dituzten pantaila-argazkiak
> behar ditut, baina zoritxarrez nire gailuan Firefox ez dabil eta VLC Beta
> ezin dut instalatu. Emuladoreekin ere saiatu naiz baina alperrik.
>
> Zuetako norbaitek euskarazko testua ageri duen aipatutako aplikazio hauen
> (Androiderako Firefox eta VLC) pantaila-argazkirik egiteko
> modurik ba al du?
>
> Nik pantaila-argazkiak egiteko bi modu ezagutzen ditut, bietan gailua USB
> bidez ordenagailura konektatu behar da:
> * Eclipseko DDMS (ADT plugina instalatuta eduki behar da) ikuspegiko
> Screen capture botoia erabiliz.
> * Eclipse erabili gabe, zuzenean android SDK-ko ddms
> (android-sdks/tools/ddms) aplikazioa exekutatu eta Device menuko Screen
> capture...
>   aukera erabiliz.
> baina ziur badela Androiderako aplikazioren bat pantaila-argazkiak egiteko.
>
> Hauek dira orain arte zerrendan ditudan euskaratutako aplikazio libreak
> (itzulpen batzuk zaharkituta daude eta itzuli gabeko testu-kateak dituzte):
>
> * Barra-kode eskanerra (Barcode Scanner):
>
> https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.zxing.client.android
>
> * Connecbot:
> Secure Shell (SSH) bezeroa
> Play storeko apk ez dago euskaratuta, google codekoak bai ordea:
>
> http://connectbot.googlecode.com/files/ConnectBot-git-master-2011-12-19_18-30-54.apk
> Tabletetarako:
>
> http://connectbot.googlecode.com/files/ConnectBot-git-tablet-2011-12-19_18-30-54.apk
>
> * dBizi:
> Donostiako alokairuko bizikletei buruzko informazioa denbora errealean
> https://play.google.com/store/apps/details?id=net.sareweb.android.dBizi
>
> * dParking
> Donostiako parkinei buruzko informazioa denbora errealean
> https://play.google.com/store/apps/details?id=net.sareweb.android.dParking
>
> * F-Droid
> Software libreko aplikazioen biltegia
> http://f-droid.org/FDroid.apk
>
> * Mixare (MIX Augmented Reality Engine)
> Errealitate hedatuko aplikazioa. Wikipedia, Twitter eta OpenStreetMapeko
> datuak erabiltzen ditu gure inguruan dauden puntu interesgarrien berri
> emateko.
> https://play.google.com/store/apps/details?id=org.mixare
>
> * Nire ibilbideak (MyTracks)
> Zure ibilbideak grabatu GPSa erabiliz eta estatistikak aztertu: abiadura,
> ...
>
> https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.android.maps.mytracks
>
> * SSH tunnel
> SSH tunelak sortzeko aplikazioa.
> https://play.google.com/store/apps/details?id=org.sshtunnel
>
> * Terminal emulatzailea (Terminal emulator)
> https://play.google.com/store/apps/details?id=jackpal.androidterm
>
> Euskaraz erabil daitekeen beste aplikazio librerik ezagutzen al duzue?
>
> Izan libre, izan euskaldun
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 

Aitor Gartzia Lersundi

ARTEZ Euskara Zerbitzua Koop. E.

Tel. +34 94 448 00 00

http://www.artez.net

OHARRA: Mezu elektroniko honetan eta erantsitako dokumentuetan dagoen
informazioa isilpekoa izan daiteke, lanbide-sekretupekoa eta zuzenduta
dagoen pertsonak edo pertsonek soilik erabiltzekoa. Ez bazara
hartzaileetariko bat, indarreko legeriaren arabera, debekatuta dago bere
edukia zabaltzea. bikoiztea, erreproduzitzea, hirugarrenei banatzea, hala
nola barruan duen informazioa eta atxikitako dokumentuak edonola
erabiltzea, beste edozein ekintza edo omisio debekatuta dago. Errore baten
ondorioz, honako mezua eta erantsitako mezua jaso baldin baduzu, bide
beretik berehala guri jakinarazi eta ondoren ezabatzea eskatzen dizugu.
Izan ere, ez duzu hori erabiltzeko baimenik. Eskerrik asko zure
laguntzagatik.

*DATUEN BABESA*: 15/1999 DBLOan ezarritakoaren arabera, honako
jakinarazpena eman behar dizugu: zure datuak era automatizatuan tratatuko
ditugu eta fitxategi baten barruan egongo dira, dagokien babesa jasoz.
Arduraduna ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA da. Fitxategi horren helburua ezarritako
harremana mantentzea, betetzea, kontrolatzea eta, hala badagokio, garatzea
da. Ez da inongo lagapenik egingo eta ikusi, zuzendu, aurkaratu eta
ezabatzeko eskubidea daukazu goian adierazitako helbidera idazkia igorrita.
Zure burua modu egokian identifikatzea da baldintza bakarra.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20120723/5599d163/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago