[Librezale] Android itzulpena

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Or, Uzt 20, 19:46:55, CEST 2012


Kaixo librezaleok,

Androidek euskara esplizituki onartzen ez duen arren locale
pertsonalizatuak erabiliz mugikorra euskaraz ezar daiteke. Nik horrela
daukat.
Euskarazko lokalizazioa (values-eu/strings.xml fitxategia) duten
aplikazioak euskaraz agertzen zaizkit eta ez dutenak berriz ingelesez.
Aplikazio gutxi daude euskaratuta baina egon badaude batzuk. Nik batzuk
euskaratu ditut, adibidez, Barra-kode eskanerra (Barcode Scanner) [1],
F-Droid aplikazio libreen biltegiaren bezeroa [2], ...
Bada Googlek sortutako aplikazioen artean euskaraz erabil daitekeen
aplikazio bat: http://www.google.com/mobile/mytracks/ Ez dakit itzulpena
Googlek egin duen edo boluntarioren batek, baina itzulpena ona da.

Duela aste batzuk smartphonetarako aplikazioen garapenerako Titanium
plataformari buruzko UEUko udako ikastaroan izan nintzen [3]
eta han ere atera zen androideko aplikazioen euskaraketaren gaia. Nik
locale pertsonalizatuak aipatu nituen, batzuk ezagutzen zuten teknika
hau eta beste batzuk ez, baina interesa sortu zuen. Hori dela eta,
euskarazko locale pertsonalizatua nola ezarri azaltzen duen gida bat
prestatzen
ari naiz irakaslearen (Elekako Edurne Martinez) apunteetan txertatu eta
interesa dutenentzat unibertsitatea.net-eko otarrean eskuragarri jartzeko.
Kurtsoko apunteak eskuratu daitezke dagoeneko [4] baina locale
pertsonalizatuen gidarik gabe. Bukatzen dudanean bertara igoko dugu.
Gida pixka bat egokitu eta librezalerako artikulu bat ere sortuko dut
jendeak interesik badu. Horretarako wordpresseko erabiltzaile bat beharko
nukeela
uste dut.

Laburbilduz, gidan euskarazko locale pertsonalizatua ezartzeko lau metodo
aztertzen ditut, bi erabiltzaile arruntei zuzenduak (Custom Locale eta
MoreLocale2
aplikazioak erabiliz, pausoz pauso, pantaila-argazkiekin) eta bi
aplikazioen garatzaileei zuzenduak (adb eta emulator erabiliz).

Euskarazko locale pertsonalizatua ezartzeko egin beharreko lehen gauza
aplikazioen menuan Googleren Custom Locale aplikazioa agertzen den
begiratzea da.
Instalatuta baldin badaukagu, berau erabiliko dugu. Nahikoa da Add locale
sakatu eta eu localea sortu eta ezartzea. Nahiago izanez gero eu_ES edo
eu_FR ere erabil daitezke.
Custom Locale aplikazioa ez badaukagu, adibidez nire gailuak ez dauka,
MoreLocale2 aplikazioa erabil daiteke (Custom Localeren eratorria da),
horretarako Google play-tik
instalatu behar delarik [5]. Add locale aukera agertzeko MENU botoia sakatu
behar da.
Aplikazio hauekin euskarazko locale pertsonalizatua ezartzea erraza da,
baina, esan bezala, jendeak interesa badu pantaila-argazkidun pausoz
pausoko gida
prestatuko dut librezalerako.

Sony Ericsson gailuak euskaraz erabil daitezkeela irakurri izan dut [6],
norbaitek baiezta al dezake? Gailu hauen itzulpena nork egin du? Sonyk?
Beste marketako
gailuetan erabiltzeko modurik ba ote dago? Ze lizentzia du itzulpenak?

Googleri eskaera egitea ere interesgarria izan daiteke. Begira, adibidez,
katalanek egindakoak:
http://code.google.com/p/android/issues/detail?id=4791
http://code.google.com/p/android/issues/detail?id=3313
https://groups.google.com/forum/?fromgroups#!topic/android-contrib/QsxLfeANM2I

Oker ez banago lortu zuten. Nire mugikorraren (Android 2.3.5) hizkuntza
zerrendan ez da katalana agertzen baina locale pertsonalizatu bezala jarri
ondoren aplikazioak
katalanez agertu zaizkit.

[1]
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.zxing.client.android
[2] http://librezale.org/wiki/F-Droid
[3]
http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/424/Smartphonetarako%2Baplikazioen%2Bprogramazioa%2BTitanium%2Berabilita.
[4]
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/ingeniaritza-eta-teknologia-1/informatika/smartphonetarako-aplikazioen-programazioa-titanium
[5] https://play.google.com/store/apps/details?id=jp.co.c_lis.ccl.morelocale
[6] Adibidez, begiratu Sony Ericsson Xperia Mini Pro-ren ezaugarrietan,
Android 2.3 euskaraz omen dauka:
http://www.euskaltel.com/CanalOnline/homes/home_particulares_movil.jsp
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20120720/74813245/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago