[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Or, Uzt 20, 08:07:09, CEST 2012
    
    
  
og., 2012.eko uztren 19a 21:44(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Hau da irten zaidan zerrenda. Bi iturrietatik hartutakoez gain idatzi
> ahala bururatu zaizkidan beste batzuk ere gehitu ditut. HPSren
> zerrendako batzuk ez ditut hartu ez zaizkidalako zuzenak iruditu. Adibidez:
>
> encrypt -> enkriptatu
>
> Iruditzen zait itzulpen hori askotan erabili arren ez dela zuzena, beti
> erabili izan den hitza zifratu delako. Informatika sortu baino lehenagotik.
> Bestalde, HH:MM:SS -> OO:MM:SS ere ez dut uste zuzena denik... cm jarri
> ordez zm jartzea bezala. Baina ez nago oso seguru.
>
> Hemen zerrenda, zerbait gehitu/aldatu/kendu behar bada esan. Jendearen
> oniritzia daukanean aldatuko dut Glosarioa.
>
Bakoitzaren jatorria zein den jakiterik badago? Horren arabera 
fidagarritasun-maila bat edo beste emango bainieke.
>
> *accessibility * 	erabilerraztasun
'erabilgarritasun' esan zidan dooteok. 'irisgarritasun' ez behinik behin.
> *available* 	eskuragarri
'erabilgarri'
> *default * 	lehenetsi
aditza denean 'lehenetsi', izena 'lehenespen'.
> *disable * 	ezgaitu / desgaitu / desaktibatu
'enable/disable': 'gaitu/desgaitu'
'activate/deactivate': 'aktibatu/desaktibatu'
> *download * 	deskargatu
> *download * 	deskargatu (ekintza) / deskarga
errepikatuta dago.
> *enable * 	gaitu / aktibatu
ikus goikoa.
> *password * 	pasahitz
> *password * 	pasahitz
errepikatuta
> *path* 	bide-izen
'path' eta 'path name' erabiltzen dira jatorrizkoetan, orduan agian hobe 
'bide' eta 'bide-izen'.
> *quick launch* 	lasterbide
ez dakit nondik datorren hau, baina 'lasterbide' normalean 'shortcut'en 
ordain gisa erabiltzen da.
> *support * 	sostengatu (ekintza), sostengu
kasu batzuetan 'lagundu/laguntza' erabili izan dut, nahiz eta 
testuinguruaren arabera 'euskarri' ere egokia iruditzen zaidan.
> *web page* 	web orrialde, web orri
'web orri' batez ere.
Hauek guztiak PO batera pasako balira lokalizazioetan laguntza gisa 
erabiltzeko, ezinbestekoa izango zen aditz/izen bikoteak bereiztea 
'msgctxt' eremuan adieraziz aditza ala izena den.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago