[Librezale] VLCren itzulpena
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 25, 21:10:32, CET 2012
Ok, pazientzia falta izan da...
Barkatu mezu-zaparradagatik...
az., 2012.eko urtren 25a 21:09(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit zergatik baina ez dut lortzen Dooteoren erantzuna
> posta-zerrendara bidaltzea...
>
> Hau da lehenengo mezua, beste biak baino lehenagokoa:
>
>
>
>
> Artratsaldeon Ibai eta Aritz,
>
> Ez ditut jasotzen, baina duela hilabete batzuk ikusi nituen mezuak beste
> albiste bat zela eta.
>
> Ikusi nituen berak egindako itzulpenak, eta negargarriak dira. Eta
> diozun bezala, ez du egindako lan txarrari buruzko kritikarik onartu
> nahi.
>
> Bestetik, VLCren euskaraketa Eusko Jaurlaritzako HPSek landu zuen
> Euslinux 2011 proiektuaren barruan (neu lan teknikoetan aritu nintzen).
>
> VLCko euskararen arduraduna Aritz Erkiaga da (mezu honen kopia bidali
> diot eta 2011ko uztailean HPSek euskaratutako POa bidali nion.
>
> Aritz, ikusten dudanez, VLCren azken bertsioan Xabierren euskaraketa
> agertzen da, eta ez HPSrena (askoz ere egokiagoa dena).
>
>
> "POT-Creation-Date: 2011-12-20 17:56+0200\n"
> "PO-Revision-Date: 2011-09-28 18:58+0100\n"
> "Last-Translator: Xabier Aramendi<azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
> "Language-Team: (EUS_Xabier Aramendi)<azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
>
> Aritz, uztailean bidali nizudan PO fitxategia berriro bidaltzen dizut.
> Sartu dezakezu PO hau VLCren iturburuan Xabierren itzulpen traketsa
> trabatik kenduz?
>
> Mertzis, eta zure berrien zain geratzen naiz,
>
> Dooteo
>
> Jatorrizko mezua: ar., 2012-01-24 21:36 +0100, egilea: Ibai Oihanguren
>
> Kaixo Dooteo,
>
> ez dakit Librezaleren posta-zerrendako mezuak jasotzen dituzun, baina
> kontua da bertan komentatzen ibili garela, VLCren azken itzulpen
> ofizialak Xabier Aramendi delako batek egin dituela. Eta itzulpen horiek
> ez dira euskaraz erabiltzen den hiztegi normalekoak, hitz arraroak
> erabiltzen ditu eta aplikazioa euskaraz erabiltzen dutenei nahasmena
> sortu baino eztio egiten honek. Onena zuk zeuk azken itzulpenok ikustea
> da. Kontua da gainera Xabier Aramendik ez dirudiela kritika txikienik
> ere onartzen duenik, Asierrek bidalitako lotura batzuetan ikus daitekeen
> moduan: (copy&paste)
>
> Xabier Aramendi izeneko batek.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826
>
> Azpitituluak itzultzen ditu gehien bat, baina baita softwarea ere.
> Vuze itzuli zuelako ezagutu nuen nik.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1304375531
> Beste batzuk ere kexatu dira egiten dituen itzulpenekin.
>
> http://sustatu.com/1324296684#1324475377
>
> Ez dakidana da nola demontre iritsi den itzulpen hori Ubuntuko VLCra.
>
> --------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
> Librezalen galdetuta EuskalGNUkook itzultzen duzuela VLC esan didate.
> Iruditzen zait onena eginda daukazuen azken itzulpena VLCren
> garatzaileei bidali eta gertatu dena azaltzea izango dela, berriro ez
> onartzeko Xabierren itzulpenak.
>
> Ez dakit ondo azaldu dudan guztia, baina nahiko presaka idazten ari naiz
> mezu hau, edozein zalantza izan ezkero idatzi Librezaleren
> posta-zerrendara edo niri zuzenean.
>
> Eskerrik asko!
>
> Ibai Oihanguren
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago