[Librezale] Fwd: Re: VLCren itzulpena
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 25, 21:04:16, CET 2012
Dooteoren mezua birbidaltzen dut, aurreko bien aurretik bialdu behar
nuen, baina itzulpenaren fitxategia daukanez moderatu-zain geratu da.
Hemen fitxategi gabe.
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Re: VLCren itzulpena
Data: Wed, 25 Jan 2012 16:49:20 +0100
Nork: dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
Nori: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>, aritz erkiaga
<puf86 a bildua hotmail.com>
Artratsaldeon Ibai eta Aritz,
Ez ditut jasotzen, baina duela hilabete batzuk ikusi nituen mezuak beste
albiste bat zela eta.
Ikusi nituen berak egindako itzulpenak, eta negargarriak dira. Eta
diozun bezala, ez du egindako lan txarrari buruzko kritikarik onartu
nahi.
Bestetik, VLCren euskaraketa Eusko Jaurlaritzako HPSek landu zuen
Euslinux 2011 proiektuaren barruan (neu lan teknikoetan aritu nintzen).
VLCko euskararen arduraduna Aritz Erkiaga da (mezu honen kopia bidali
diot ;) eta 2011ko uztailean HPSek euskaratutako POa bidali nion.
Aritz, ikusten dudanez, VLCren azken bertsioan Xabierren euskaraketa
agertzen da, eta ez HPSrena (askoz ere egokiagoa dena).
"POT-Creation-Date: 2011-12-20 17:56+0200\n"
"PO-Revision-Date: 2011-09-28 18:58+0100\n"
"Last-Translator: Xabier Aramendi<azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
"Language-Team: (EUS_Xabier Aramendi)<azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
Aritz, uztailean bidali nizudan PO fitxategia berriro bidaltzen dizut.
Sartu dezakezu PO hau VLCren iturburuan Xabierren itzulpen traketsa
trabatik kenduz?
Mertzis, eta zure berrien zain geratzen naiz,
Dooteo
Jatorrizko mezua: ar., 2012-01-24 21:36 +0100, egilea: Ibai Oihanguren
> Kaixo Dooteo,
>
> ez dakit Librezaleren posta-zerrendako mezuak jasotzen dituzun, baina
> kontua da bertan komentatzen ibili garela, VLCren azken itzulpen
> ofizialak Xabier Aramendi delako batek egin dituela. Eta itzulpen horiek
> ez dira euskaraz erabiltzen den hiztegi normalekoak, hitz arraroak
> erabiltzen ditu eta aplikazioa euskaraz erabiltzen dutenei nahasmena
> sortu baino eztio egiten honek. Onena zuk zeuk azken itzulpenok ikustea
> da. Kontua da gainera Xabier Aramendik ez dirudiela kritika txikienik
> ere onartzen duenik, Asierrek bidalitako lotura batzuetan ikus daitekeen
> moduan: (copy&paste)
>
> Xabier Aramendi izeneko batek.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826
>
> Azpitituluak itzultzen ditu gehien bat, baina baita softwarea ere. Vuze itzuli zuelako ezagutu nuen nik.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1304375531
> Beste batzuk ere kexatu dira egiten dituen itzulpenekin.
>
> http://sustatu.com/1324296684#1324475377
>
> Ez dakidana da nola demontre iritsi den itzulpen hori Ubuntuko VLCra.
>
> --------------------------------------------------------------------------------------------
>
> Librezalen galdetuta EuskalGNUkook itzultzen duzuela VLC esan didate.
> Iruditzen zait onena eginda daukazuen azken itzulpena VLCren
> garatzaileei bidali eta gertatu dena azaltzea izango dela, berriro ez
> onartzeko Xabierren itzulpenak.
>
> Ez dakit ondo azaldu dudan guztia, baina nahiko presaka idazten ari naiz
> mezu hau, edozein zalantza izan ezkero idatzi Librezaleren
> posta-zerrendara edo niri zuzenean.
>
> Eskerrik asko!
>
> Ibai Oihanguren
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20120125/e0c03a38/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago