[Librezale] Foroko eposta egiaztapena desgaitu dut

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Abe 28, 20:04:02, CET 2012


Aupa,

Foroan izena eman nahi zuen lagun batek idatzi dit lortzen ez zuelako.

Kontua da eposta berrestea eskatzen zela, baina SMTP zerbitzariaren
helbidea egon beharko litzatekeen tokian ez zegoela ezer ez. Beraz ez zuen
inoiz jasotzen bere pasahitza.

Konponbide bezala, izena emateko orduan eposta berretsi behar izatea
desgaitu dut.

Heyneken, SMTP zerbitzariarena konfigurazioa zein izan behar duen zuk
dakizu ezta?

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121228/67b6b9fa/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago