[Librezale] Firebug eta Eclipse

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Al, Abe 17, 14:11:41, CET 2012


Kaixo:

 Asier, ez dakit asmatzen dudan baina zure mezuari "haserre" tono bat hartu
diot.  Nik uste Julenek gogoeta bat egin duela, non bakoitzak ikusiko duen
zenbateraino ados dagoen edo ez. Baina ez izan zalantzarik, ezta txikiena
ere, librezale, euskaltzale guztiok egindako lan bakoitza, ekarpen
bakoitza, txikia edo handia izan, estrategikoa izan edo ez, biziki eskertu
eta txalotzen dugula.

edo inork zalantzak ditu librezaleko denok erabat errespetatzen dugula
bakoitzak bere denboran zein ekarpen egin nahi duen?

beste kontu bat da, talde erara proiekturen bat aurrera atera nahi badugu
zein adostasun maila lortzen dugun eta adostasun hori lortzeko proiektu
bakoitzaren estrategikotasuna mahai gainean jartzea.

mezu honekin "haserre" puntua hartu diodan mezuaren ondoren tila eragina
izan nahi nuen eta ez inolako flame berri bat piztu. (kontuan izan mezu
motzek ulermen ezberdinak izan ditzaketela eta idatzi duena beharbada ez
zegoela inondik inora haserre)

izan libre izan euskaldun!


PD: STK ez da estrategikoa baina zein ondo pasa dudan  :-D :-D :-D :-D





2012/12/17 asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com>

> Kaixo,
>
> OpenERP edo beste edozein gauza itzuli nahi baduzue niregatik primeran.
>
> OpenERP bezalako aplikazio bat euskaraz egotea estrategikoa dela ulertzen
> dudan arren
> nik ez dut inoiz erabili eta guztiz arrotza da niretzat.
>
> Nik erabiltzen eta ezagutzen ditudan aplikazioak itzultzen jarraituko dut.
>
> Ondo izan
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121217/38ef8260/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago