[Librezale] Errorea webguneko #librezale atalean

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
As, Api 24, 17:21:52, CEST 2012


Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 24a 12:09):
> Librezaleren webguneko WordPresseko Lifestream pluginak huts egin du. Hau dio:
>
>
> WordPress database error: [Incorrect key file for table '/tmp/#sql_4b53_0.MYI'; try to repair it]
> SELECT t1.*, t2.`feed`, t2.`options` FROM `wp_lifestream_event` as t1 JOIN `wp_lifestream_feeds` as t2 ON t1.`feed_id` = t2.`id` ORDER
> BY t1.`timestamp` DESC LIMIT 0, 25
>
> Nork konpondu dezake hori?
> Asier.
>

Aupa Asier,

Lehenik eta behin, eskerrik asko abisuagatik.

Kontua da /tmp direktorioa beteta egon dela eta orduan MySQLk aritzeko
arazoak izan dituela. Mikelek orain dela urte pare bat komentatutako
[1] arazo berdina dela ematen du. /tmp direktorioan sorturiko .ogg
fitxategiak ezabatu eta dena ondo doa.

Gauzak berriro begiratu beharko dira, ea fitxategiok zehazki zergatik
sortzen diren.

Bitartean, aurrekoan bezala, cron ataza bat sortu dut /tmp-n sortzen
ziren ogg fitxategiak ezabatzeko. Beharrezkoa izatekotan, maiztasuna
igoko da, baina idealena arazoaren iturria zein den jakitea izango
litzateke. Norbait animatzen bada, badakizue, esatea besterik ez dago.
:P

ondo izan,

mikel

[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-February/003062.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago