[Librezale] Spama wikian
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Iga, Api 15, 01:41:03, CEST 2012
Kaixo berriro ere,
asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko apiren 15a 00:41):
> Hauek dira spammerrak:
> http://librezale.org/wiki/Lankide:AlyceHayes859
> http://librezale.org/wiki/Lankide:Straightforward_Diet_Solutions_Items_Discovered
> http://librezale.org/wiki/Lankide:WinderLanham323
>
> Norbaitek ezaba ditzala kontu hauek eta egin dituzten "ekarpen" guztiak.
> Sortu dituzten orrietako testuak ezabatuta daude baina orriak erabat ezabatu
> behar lirateke.
>
Egina. :-)
> Honelako arazoak saihesteko kontu bat sortu aurretik erabiltzaile berriek
> galderaren bat erantzun behar izatea egokia izan daiteke. Posta-zerrendan
> ikusi dudanez foroan antzeko zerbait egin zen, ezta? [1]
>
> [1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-December/004185.html
>
Ideia oso ona. Aurretik instalaturik zegoen ConfirmEdit gehigarria [2]
konfiguratu dut eta erregistratu nahi duten guztiek orain galdera
sinple bati erantzun beharko diote.
Orain beraz, erregistroa berriz zabalik dago. Galdera hau bakarrik
aktibatzen da izena emateko orduan edo norbaitek saioa hasterakoan
pasahitz okerra sartzen badu.
Ea horrekin nahikoa den.
Gabon,
mikel
[2] https://www.mediawiki.org/wiki/Extension:ConfirmEdit
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago