[Librezale] Firefox 7 eta Thunderbird 7 kalean

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Ira 30, 14:48:10, CEST 2011


or., 2011.eko iraren 30a 14:25(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> nik oraintxe bertan eguneratu dut Windowspean eta gehigarri batekin
> zegoen arazotxo kenduta, ondo. Problemarik gabe.
>
> Bide batez, (oso offtopic ez egotea espero),
> aspaldian, Firefoxen azken bertsioetan,ezin izan dut garai batean asko
> gustatzen zitzaidan Xuxen gehigarria instalatu.
>
> Erabiltzen dudan ordenagailu batean ez dut Firefox bertsioa berritzen
> Xuxen gehigarriarena bertsio berrietan noiz konponduko zain nagoelako
> eta, ez dut orain gogoratzen, baina nago 3.6 bertsioan-edo erabil
> daitekeela Xuxen arazorik gabe, geroagokoetan ez...
>
> Xuxen horretan lanean ari den norbaitek hau irakurri badu, animo! Zain
> gaituzue.
>

Xuxen gehigarria mantentzen dudan aldetik, ziurta dezaket Firefox 2tik 
(eta Thunderbird 1.5etik) aurrera bertsio berri guztietan erabili ahal 
izan dela hiztegia, inolako arazorik gabe.

Ondo begiratu zure konfigurazioa eta, beharrezkoa bada, instalatu 
berriro gehigarria.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago