[Librezale] linux maitatzeko arrazoiak (1)

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Iga, Ira 18, 18:34:54, CEST 2011


Aupa!

Egin beharra nuen lana:
15 DinA4 orri eskaneatu (fakturak, tiketak...) eta epostas Udaletxera 
bidali auzoko jaietako dirulaguntza zuritzeko.

15 orri eskaneatu emailez?

Beharrezko paketeak:
simplescan
Nautilus extension to mass resize images
imagemagick

Oso erraz eta oso azkar:
simplescan erabiliz eskaneatu denak jarraian eta jpg eran gorde 
(lehenetsia) karpeta berri batean
nautilus scriptaren bitartez resize (nik %20 kalitatera jaitsi ditut)

terminala ireki eta dagokion karpetara joan eta idatzi:

convert *.jpg fakturak.pdf


horra hor 1,1Mb pdf fitxategi bat epostaz bidaltzeko prest.


inori baliko diolakoan.....

izan libre izan euskaldun!
(etxondoko) Ander.









Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago