[Librezale] itzulpen batekin zalantza
Oier Mees
oier.mees a bildua gmail.com
Ast, Ira 1, 17:00:53, CEST 2011
aginte-mahaia, atrakagarria baino hobeto iruditzen zait baina ez nau %100
konbentzitzen. Izen konposatu batean "hasiera" edo "nagusia" hitzak sartzea
da agian beste aukera bat, "orri nagusia" edo "hasiera orria"ren antzera
(edo karpeta nagusia etab.) "Dash home" kasu honetan betiko "home"-ri izen
pomposoagoa ematea besterik ez da.
Hala ere, Alexanderren proposamena ("bilatzailea") agian argiena da ezta?
Azkenik, gnome shellen Dash-a "abiarazlea" bezela itzultzea proposatuko
nuke...
@Alexander:Ubuntu Oneiric-en super botoia edo abiarazlearen lehenego botoia
sakatuta agertzen da unity dash-a. Nattyn, kaleratutako azken bertsioa,
super+a eta super+f rekin desberdintzen ziren aplikazio eta fitxategien
bilaketak baina orain batu egin dituzte eta bientzako super tekla erabiltzen
da.
2011/9/1 Alexander Gabilondo <alexgabi a bildua euskalerria.org>
> Kaixo:
>
> Nik oraindik ez daukat argi zein botoia den: super, Ubuntu, aplikazioen
> bilatzailea edo fitxategien bilatzailea. Dena den "atrakagarria" hitzak ez
> dit ezer esaten eta Unityren Dash "bilatzailea" moduan hartzen dut nik
> funtzionalitateari begira.
>
> Alex
>
>
> og., 2011.eko iraren 01a 15:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>
> Kaixo,
>
> Ubuntuk urrian kaleratuko duen bertsio berriaren Unity interfazea itzultzen
> nabil eta zalantza bat daukat.
> Nola itzuli daiteke "Dash home" botoia ? hau klikatuta unity-ren hasiera
> orria agertzen da.
> Milesker,
> Oier
> PD: Barkatu cross-posting egiteagatik.
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110901/65202c15/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago