[Librezale] WP All-in-one event calendar

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Urr 29, 14:30:28, CEST 2011


lr., 2011.eko urrren 29a 12:01(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
> Lagun batzuk All-in-one event calendar plugina erabiltzekotan dira bere
> Wordpressean. Badakizue inork euskeratu duen kasualitatez?
> Bestela, itzultzeko asmoa dugu. Plugin hauek itzultzen dituzuenean plugin
> egileari bidaltzeaz aparte beste nunbait gordetzen dituzue?

Zerbitzaria lekuz aldatu aurretik, Librezalen WP-EU bloga geneukan eta
bertan beste eduki batzutaz aparte, euskaraketak deskargagarri jartzen
genituen. Gero wp-eu itxi genuen eta eu.wordpress.org erabiltzen hasi
ginen. Almost Spring [1] itxuraren euskaraketa adibidez bertan
deskargagarri geneukan (lokalean daukat inork nahi badu).

Laburbilduz, euskaratutako plugin-ik nire eskutik ez da inoiz pasatu
(agian norbaitek euskaratuko zuen baten bat baina nik behintzat ez dut
horretaz ezer gogoratzen). Euskaratutako itxurak egon behar dira, zihur,
baina horretaz ere nik ez dakit ia ezer.

WordPress-eko wikian bila ibili naiz eta badirudi WP beraz gain,
itxurak, pluginak eta widgetak itzuli daitezkela. WP bera eta itxurak
WordPress-eko Subversion zerbitzarira igo daitezke[2], baina pluginak
eta widgetak ez zait argi geratu.

GlotPress proiektu berrian, plugin gutxi batzuk itzultzeko aukera jarri
dute froga modura[3], baina ez dirudi bertan egindako lana automatikoki
inora doanik. Gure Pootle erabiltzea bezala izango litzateke. Gero
norbera arduratu behar da pluginaren garatzaileekin kontaktuan jartzen
itzulpena gehitu dezaten, eta abar. Hori iruditu zait niri behintzat.

Beraz, ez dut uzte plugin hori euskaratuta dagoenik. Garatzaileak hortaz
ezer ez badaki, norbaitek euskaratu izanaren aukerak oso txikiak dira.
Eta plugin-a egileari bidaltzeaz gain nonbaitera igotzearena, nahi
baduzu, gure Pootlen jar dezakegu edo wikian zerrenda bat egin...

[1] http://www.wordpressthemesblog.com/almost-spring.html
[2] Adibide bat:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/it_IT/trunk/messages/
[3] http://translate.wordpress.org/projects/wp-plugins

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago