[Librezale] Azkenik badator calendar 1.0

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 16:23:26, CEST 2011


og., 2011.eko urrren 20a 15:55(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
>
> Berri ona,*badator*rela *calendar 1.0*
> Thunderbird 8.0rekin batera etortzea espero da, azaroaren 8an.
>
>
> ez dago itzulpen lan berririk, baina etorkizuneko itzulpen sistema
> azaltzen dute:
> http://weblogs.mozillazine.org/calendar/2011/10/locale_trees_for_lightning_10_.html
> Iruditzen zait Fx eta Th sistemen antzekoa izango dela, baina bada
> ezpada.....
> Julen beharbada garaia da lan teknikoaz zu libratzeko, edo berdin
> bazaizu, ni "oso eroso" nago itzulpenaz bakarrik. ;-)
> egongo gaittuk.

Arazorik ez Calendarren alderdi teknikoarekin segitzeko. Azken batean 
Firefox eta Thunderbirdekin batera sei astetik behin (Nightly → Aurora 
'merge'a egitean) fitxategiak sortzea ez da aparteko lana.

Hori bai, datorren astetik aurrera kanpoan izango naiz aurretik finkatu 
gabeko epe batez, urruneko ordu-zonatan eta auskalo zer nolako 
konektibitatearekin. Beraz, Aurora eguneratzen den aldiro ez baduzu 
mugimendurik sumatzen, hasi niri kaka pixka bat ematen berandu izan 
baino lehen...

Ondo segi!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago