[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urr 16, 17:28:19, CEST 2011
lr., 2011.eko urrren 15a 18:31(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> Pootlen ez dago TwentyEleven theme-aren itzulpena. Gure proiektu baterako
> prestatu dut baina ez dakit non partekatu...
>
> Hainbat leku ikusi ditut itzulpenekin baina ez dago kontua eguneratuta...
> WordPress-en SVNan (http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/),
> GlotPressen (http://translate.wordpress.org/projects), Librezaleren
> Pootle-n, ...
>
> Ez dakit prozedura egokia zein den, laguntzerik?
Aupa Mikel:
Aipatzen duzun itxura hori begiratu dut. WordPress-eko garatzaileek
beraiek mantentzen dute eta barrutik ondo egina dago
(load_theme_textdomain funtzioa erabiltzen du [1]). Beraz,
instalatzerakoan beste itzulpenekin utzi behar da "twentyeleven"
direktorioaren barruan.
Nik uste, aukerarik egokiena italiarazko bertsioa mantentzen dutenek
bezala [2], SVNan "messages" direktorioan zuk egindako euskaraketa
igotzea da.
Horretarako, oker ez banago, WordPress.org-eko foroan erabiltzaile bat
sortu eta Polyglots posta zerrendan euskarazko itzulpenean idazteko
baimena eskatu behar duzu. Lehen horrela zen behintzat. Baina orain
posta zerrenda hori ez da existitzen eta prozedura desberdina izango da:
http://lists.automattic.com/mailman/listinfo/wp-polyglots
Pizkat ikertu beharko duzu dagokion lekuan idazteko baimena lortzeko.
Subversioni dagoionez, nola erabiltzen den eta fitxategiak non jarri
behar diren argi ez badaukazu, agian esteka honek lagun zaitzake:
http://codex.wordpress.org/Using_Subversion
Galduta bazabiltza, bidali iezadazu PO fitxategia niri eta saiatuko naiz
ni zure itzulpena dagokion lekuan jartzen (orain arte SVNan idazteko
baimenak izan ditut).
[1]
http://codex.wordpress.org/I18n_for_WordPress_Developers#I18n_for_theme_and_plugin_developers
[2]
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/it_IT/trunk/messages/twentyeleven/
Eskerrik asko zure ekarpenagatik,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago