[Librezale] Aurkezpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urr 2, 16:20:14, CEST 2011
lr., 2011.eko urrren 01a 18:15(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k
idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Shagi naiz, urte dexente daramat programen euskaraketa egiten, "GISA
> Elkartea" proiektuaren barruan edo nire kontura. Gipuzkoan nago, Irunen.
>
> Eginda ditudan (ditugun) itzulpenak GISAn kudeatu beharrean, zuekin egitea
> askoz interesgarriagoa dela uste dut.
>
> Konkretuki, programa hauen itzulpenak guk egin ditugu, eta librezalen sartu
> nahiko genituzke:
>
> - Redmine
> - Inkscape tutorialak
> - Ardour2
> - Fpm2
>
>
> Bestalde, lorea sarearen euskaraketan hasi naiz, eta interesgarria
> litzateke ere hemen egitea. Momentuz branch batean dut:
> https://bitbucket.org/shagi/lorea_production
>
> Ardour3-rekin hasi nahi dugu, baita ere.
>
> Badaude baita Plone, Django eta Redminerentzako plugin batzuen
> euskaraketak, baina nahiko txikiak dira; ez dakit horretarako taldea
> sortzea merezi duen, zuek nahi duzuen bezala.
>
> Wikia eta pootle-a gainetik begiratu dut, baina ez dut argi topatu zer egin
> behar den itzulpen proiektu "berri" bat martxan jartzeko.
>
>
> Agur,
>
> Shagi
>
> P.D. Euskaraketa lan hau ez dut nik bakarrik egin, besteei librezalen
> apuntatzeko komentatuko diet baita ere :-)
Aupa Shagi:
Ongi etorri! Pozten naiz zu hemen ikustea!
Kide batek azaldu duen bezala, "proiektu" bat sortzeko, hemen aipatu eta
wiki orrialdetxo bat prestatzea besterik ez dago. Laguntza behar izanez
gero, esatea besterik ez duzu.
Galdetu dauzkazun zalantza guztiak, gustora lagunduko zaitugu eta.
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago