[Librezale] Buber Sariak 2011

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Aza 30, 10:42:11, CET 2011


On Tue, 29 Nov 2011 22:32:08 +0100, Dani Gutiérrez Porset wrote:
> Justizia.net nominatuta software librea bultzatzeagatik? Ai ene!
>
> 
> http://www.europapress.es/portaltic/internet/noticia-total-20-propuestas-paginas-web-75-proyectos-compiten-galardon-20111128084619.html

Metaposta ere saritua izan daiteke!
http://diariolinux.com/2008/09/27/metaposta-parlamento-vasco-y-software-libre/

Sari hauek ez ditut aurreko urtetan jarraitu (antolatzailea den 
Internet&Euskadi elkartea oso txarto jausten zaidalako edo), eta 
harrigarria iruditzen zait sariak banatu baino 2 egun lehenago bakarrik 
gurekin kontaktuan jartzea. Ez daukagu gure artean ezer adosteko 
denborarik...

Gauzak horrela, ez daukagu ezer ganoraz adosteko denborarik. Ikusten 
ditudan aukerak:
A) Irabazle ateratzekotan, bihar arratsaldean "sarao" horretara joan 
daitekeen baten izena eman.
B) Ez erantzun eta egin dezatela nahi dutena.
C) Ezer adosteko denborarik ez dugula esan eta egin dezatela nahi 
dutena.
D) Ezer adosteko denborarik ez dugula eta ez daukagula argi sari 
horietan parte hartu nahi dugunik ere. Beraz, gure hautagaitza kendu 
dezatela.
E) Sari hauetan parte hartu nahi ez dugula eta gure hautagaitza 
ofizialki kendu dezatela eta sariak publikoak egitean uko egin diogula 
argi utz dezatela.

Ni pertsonalki D eta E aukeren artean nago (gehiago Eren alde), eta 
labur-labur arrazoiak azaltzen saiatuko naiz:

1) Internet&Euskadi elkartea sortu zenean parte hartzera gonbidatua 
izan nintzen eta posta zerrenda hartan hitz egiten zirenak ikusita, lade 
egin nuen. Lagun batzuk barruan nituen eta hurrengo hilabete eta urtetan 
kontatu zizkidatenak ez zitzaizkidan bat ere gustatu: euskara zero, 
software librearen alde zintzoki egin ezina, hierarkia zaletasuna, 
lagunak ziren "ekintzaile" "listo" batzuren kontrola, botere gatazka 
intestinoak, bazkideek egindako proposamenei (batzuei behintzat) inolako 
erantzunik ez, hartutako erabakien eta ekintzei buruz bazkideak 
informatu ez, trnasparentzia zero, bitartean Euskadiko (hau da EAEko) 
"internauta" guztien ordezkariak bezala hitz egin izana, kontsumitzaile 
leloak sustatzen dituzten ferietan parte hartze lotsagarria (stand huts 
bat jarri, han egoteagatik ordaintzen zelako ez beste ezergatik), eta 
abar, eta abar.

2) Buberrek berak, naiz eta estatubatuarra izan, euskara I&E-k baino 
gehiago maite eta bultzatzen duelako:
http://buber.net/Basque/

3) Irakurri dudanagatik, Buber sarietan parte hartzeko hautagaitza 
eskatu behar zelako:
http://buber.interneteuskadi.org/web/

Nork aurkeztu du gure hautagaitza? Seguraski inork ez. Eta beste 
partaide batzuk gu bezala daudela dirudi, atzo bertan jakin zuten 
"finalistak" zirela:
http://www.nosolounix.com/2011/11/nosolounix-finalista-de-los-premios.html

4) Atzo aipatu nuen bezala, sari hauen alde ez dagoen jendea dago, 
behintzat I&E-k "kudeatzen" dituen moduarekin ados ez daudenak:
http://jonparro.com/premios-buber-2009-premiados-y-polemicas/

Horrelako arrazoiengatik nago ni azken momentuko entzerrona honen 
aurka. Jende honek ez dauka bat ere zerikusirik talde honen oinarriekin: 
euskarari ez diote bat ere kasurik egiten; software librearen alde 
benetako apusturik ez dute inoiz egin (kasuren baten kontrakoa egiten 
zutela zalatu nuen bere garaian); irekitasuna, transparentzia eta 
elkarlana ez dute bilatzen; euskaltasunaren kontzeptua bera ere gutako 
gehienok dugunaren desberdina dela ere esango nuke. Noski, elkartea 
kontrolatzen dutenez ari naiz, ez bazkideez. Eta sari horiek, elkartea 
bezala, izaera horren isla direla dirudi.

Ni ez nago Buber sari batzuren aurka. Nolabaiteko "euskal" sari batzuk 
egotea onartzen dut eta onuragarria ikusten dut. Baina ondo eginak 
badira. Erakusten ari diren ganora gutxi hau ez dakit zein punturarte 
den benetako ganora falta, ala nahita bilatzen den zerbait, ezagutzen ez 
ditugun helburu desberdin batzuk lortzeko bidean. Ikusiak ikusita, nik 
ez nuke nahi Librezaleren lana eta izena helburu berekoi horiek 
(euskararekin eta software librearekin zerikusirik ez dutenak seguru) 
lortzeko erabilia izatea.

Egoera honen aurka egiten ez badugu, behintzat alde batera jartzeko gai 
izan beharko ginatekela uste dut. Gaur zerbait egiten ez badugu, I&E-k 
bere helburua lortuko duela uste dut eta.

OHARRA: Guzti honekin ez dut esan nahi saria emango ez digutenik. Agian 
atal horretako saria eman diezagukete, ez dakit. Baina zein meriturekin? 
Nork emango digu? Txiringito bat sortu eta mantentzen duten "listo" 
batzuek? Eta batez ere ZERGATIK? Elkarte ilun honek jendaurrean botere 
gehiago izan dezan?
Nire ustez zalantza gehiegi eskatzen digutenari amen esateko eta 
beraien jokoa jarraitzeko. Niri gauzak gardenak eta irekiak gustatzen 
zaizkit eta nire ustez, kontu honek alde ezkutu eta itxi gehiegi ditu...

Datorrez astean Durangoko azokara noa (gutako asko bezala). Ea topatzen 
garen! :-D

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago