[Librezale] kontabilitatea librea eta euskaraz

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Aza 29, 09:32:07, CET 2011


2011/11/28 13:54(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
> Irakasle lankide batek galdetu dit ea badagoen programarik Linuxen
> enpresen kontabilitatea egiteko. Begiratzen aritu naiz eta hainbat izen
> topatu ditut: Openbravo, OpenERP, GnuCash.. Ba al duzue
> erreferentziarik, zein izan daiteke egokiena, euskaraz ba al dago
> zerbait, euskarazko kontabilitate plana erabili al daiteke?
> Eskerrik asko.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


Aupa!

Oker ez banago EuskalGNU openERP euskaratzen ari da. Kontabilitatea 
eramateko programa bikaina da eta bere modularitatea aintzat hartuz 
aukera du ERP (hori baita) bezala erabiltzeko moduluz-moduluz behar 
dituzun beharretarako.

Galdegin dooteori euskalGNU ea kontua nola dagoen. Ni bederen izugarri 
poztuko nintzateke openERP bezalako kalitatea duen ERP eta kontabilitate 
kudeaketa programa bat euskaraz balego.

Kontuan izan ERP bat dela eta bere inplatantazioa ez da libreoffice bat 
instalatzea bezala. Instalazio eta martxan jartze prozesu nahiko zaila 
du emeki-emeki esatearren. Hainbat dira hau egiten laguntzen duten 
aholkularitzak Euskal Herrian.

Behin martxan jarrita edozein aplikazio profesional bezalakoa da, 
erabilera ikasi behar.


Izan libre izan euskaldun!
Ander.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago