[Librezale] Librezale Karman

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Maiatza 9, 13:06:54, CEST 2011


2011/05/09 12:42(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> ig., 2011.eko apiren 10a 08:52(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>> oso ona txo!
>>
>> Niri ez begiratu zabaldun ere ez dut KARMArik eta... ;-)
>>
>>
>> Arratsaldean zaiatuko nauk Zarautzkoari buruz ari berri baten......
>> Orain bagoaz autobuskada herriko ume gehinekin izotzetara eta.
>>
> Zertan utziko dugu hau? ze asmo?
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>

Txoriak txori kantatzen hasi beharko naiz, erabat ahaztua bainuen kontua 
txori-buru honek!

bileran komentatutakoak ekarriz gogora:

Kamisetak Zarautzen egitea erabaki da. Librezale egun pasa bat 
antolatuko da Zarautzen, egun horretan kamisetak egingo ditugu eta 
hainbat proposamen mahaigaineratu dira:

    * Hitzaldi edo jardunaldiak ondorengo gaiekin: Xuxen 4, Euskararen
      egoera interneten, Software librea eta euskara
    * Programak nola euskaratu (Virtaal, OmegaT)...
    * Install party bat

Egun hau udaberrian eta eguraldi onaz egitea erabaki da. (Hey_neken 
eguraldi ona eta Euskal Herria bateragarriak ote diren jarri du zalantzan)

Kamisetaren diseinua lantzeko Ibairekin egon behar da.

Kamiseta aukerak aztertzeko Julen arduratuko da.

Ez dira kamisetak salgai jarriko, nahi duenak etortzea dauka Zarauzko 
ekitaldira (Patxik jarriko omen dio izen egokia)

Bakoitzak nahi beste egin eta ordainduko ditu.

Posta zerrendan antolatuko da Zarautzeko eguna.



beraz posta zerrendan gaudenez, galdera zuzenak (bai/ez)

Zer eta nork eginen dugu?

1) Hitzaldiak:
     Xuxen
     Euskararen egoera interneten
    Software librea eta euskara
     beste proposamenik?
2) Itzulpen programen "ikastaro/hitzaldi/aurkezpena".....
      Virtaal
      omegaT
3) instal party
4) kamisetak?  Diseinua?








-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110509/911a466b/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago