[Librezale] Pootlen sartu ala ez sartu?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Mar 31, 18:33:03, CEST 2011


Aupa zuek:

Aste honetan WordPress elebidun bat instalatzeko erari buruzko
elkarrizketa bat egon da foroan:
http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1904

Pertsona honek, forotik kanpora, e-mail bat idatzi dit itxura hauetakoren
bat erabiltzea pentsatzen ari dela ezanez:
http://www.elegantthemes.com/

Kontua da itxura hauek, ulertu dudanagatik, copyright murriztaileena
dutela. Era honetako itxurak eta pluginak badira eta argi dago edonork
duela hauek erabiltzeko eskubidea. Nire zalantza, Librezaleko zerbitzariak
(kasu honetan Pootle), era honetako softwareak euskaratzeko erabili nahi
ditugun edo ez da.

Euskararen aldetik, argi dago baietz. Software askearen aldetik, argi dago
ezetz. Librezalek biak jorratzen ditu, euskara eta software askea. Beraz,
zer deritzozue? Azkenik kide honek librea ez den itxura bat aukeratuko
balu, Pootle euskaratzea ondo deritotzue? Bururatzen zaizkizuen egoera
baliokideen aurrean (euskaratzen ditugun beste software libre batzuren
aurrean), zer egingo zenukete?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago