[Librezale] Kalean da mugikorrerako Firefox 4

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 30, 23:05:58, CEST 2011


az., 2011.eko marren 30a 21:31(e)an, Joxe Rojas(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Nik ondo instalatu dut Samsung Galaxy S batean, baina euskararen
> arrastorik ez. About:config edo horretatik zeozer egiterik egongo da akaso?
>

Bale, artxibatutako mezu zahar batean aurkitu dut erantzuna:
http://markmail.org/thread/4rphur7g2cbwuwjf

Androiderako kasuan 12 hizkuntzatan banatzen da apk ofiziala: cs, da, 
de, es-ES, fi, fr, it, nb-NO, nl, pl, pt-PT eta ru. Noski erabiltzaile 
gehien dituzten hizkuntzak dira (dauden hizkuntza guztiak gehituta 
paketea asko puztuko zen).

Komentatzen denez Maemorako dauden hizkuntza-paketeak Androiden ere 
erabil daitezke, baina behar bezala funtzionatuko duten ziurtasun 
erabatekorik gabe. Denbora eta gogoa duenak hementxe dauka proba egiteko 
XPIa:
https://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/mobile/nightly/latest-mozilla-central-linux-l10n/fennec-4.1a1pre.eu.langpack.xpi

Etorkizunerako planen artean dago beraz hizkuntzaren aukeraketa modu 
naturalagoan eskaintzea.

Ea ba honek zerbaitetan lagun dezakeen...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago