[Librezale] Firefox 4rako aukerazko web proiektuak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Mar 13, 12:27:20, CET 2011


Egun on,

Firefox 4rako aukerazko hainbat web proiektu aurkeztu dituzte eta 
euskaratzeko aukera dago. Denetariko helburuak dituzte: Firefox 4 sare 
sozialetan zabaltzea, azken web teknologiak erakustea demoen bidez, 
deskargen estatistikak bistaratzea...

Proiektu txikienak itzuli ditut, beste batzuk itzultzeke daude eta, 
azken batek ez du itzultzea merezi.

Zehatz-mehatz hauek dira proiektuak:

- Twitter Party (41 itzulpen-unitate): itzulita
Twitterren #fx4 etiketarekin bidalitako mezuekin Firefoxen logoa osatzen 
duen collage modukoa.

Behin-behineko gunea: http://twittercollage.allizom.org/eu


- Facebook Badges (12 itzulpen-unitate): itzulita
Firefoxen Facebook orrian agertuko da, erabiltzaileek beraien hormetan 
deskarga-loturak partekatzeko aukera emanez.

Hau Facebook duen norbaitek probatu beharko du, baina horrelako zerbait 
izan beharko luke:
http://l10n.mozilla.org/~stas/fx4special/badges1.png (Firefoxekin)
http://l10n.mozilla.org/~stas/fx4special/badges2.png (beste nabigatzaile 
batekin)


- Global Map (21 itzulpen-unitate): itzulita
Firefoxen deskargen estatistikak erakusten dituen munduko mapa.

Behin-behineko gunea: http://glow.allizom.org/


- Web O' Wonder (122 itzulpen-unitate): itzuli gabe
Azken web teknologiekin egin daitekeenaren erakusleihoa.

Behin-behineko gunea: http://webofwonder.allizom.org/
Behin betiko gunea: http://webowonder.org/

- Spark (475 itzulpen-unitate): itzuli gabe
Mugikorretarako Firefoxen deskarga-lotura partekatzearen inguruan 
garatutako jokoa. Hainbat nibel ditu.

Aurrebista: http://l10n.mozilla.org/~stas/fx4special/spark1.png


- MDN, Mozilla Developer Network (589 itzulpen-unitate): itzuli gabe
Mozillako garatzaileen guneko interfazearen itzulpena da. Oso teknikoa 
da eta ez du itzultzea merezi.


Esan bezala proiektu hauek guztiak aukerazkoak dira. Web O' Wonder eta 
Spark daude itzultzeke, parte hartu nahi duenak Mozillaren Pootle 
zerbitzarian egin ditzake ekarpenak: https://localize.mozilla.org/eu/

Zerbait egiteko gogoz bazabiltza, animatu!

Eskerrik asko.
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago