[Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat
    txopi 
    txopi a bildua sindominio.net
       
    Ost, Eka 29, 14:37:01, CEST 2011
    
    
  
 On Wed, 29 Jun 2011 12:59:35 +0200, Asier Arsuaga <artsuaga a bildua gmail.com> 
 wrote:
> Galdera bat, Txopi, zein bertsioaren fitxategia itzuli dugu 0.9.7 edo
> 1.0?
 Galdera ona. PO fitxategian ez du esaten. Fitxategi hori nik 
 TranslateWiki-tik ateratzen dut eta han ere ez da argitzen:
 http://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet
 StatusNet-ek TranslateWiki erabiltzen du itzulpen sistema bezala, 
 beraz, azken bertsioa izan beharko litzateke. Azken bertsioa, ikusi 
 dudanagatik, 0.9.7a da, baina 1.0aren alpha ere hor dago. Beraz...
 ... ez daukat ideiarik ere! :-)
 Garrantzitsua bada, nire ustez StatusNet-eko garatzaileekin hitz egin 
 beharko litzateke, TranslateWikin azken alpharen itzulpena sartu duten 
 galdetzeko (0.9.7ak eta 1.0alphak kateetan desberdintasunak badauzkate 
 noski).
 Txopi.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago