[Librezale] Eusko Jaurlaritza-Microsoft

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Eka 8, 12:10:57, CEST 2011


Diru publikoa Microsoft bezalako "Gobernuz Kanpoko Erakunde" batengana
bideratzea blogetatik [1] baino harago salatzen asmatu beharko genuke, bai.

Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz, jakina) +
Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea... Eta funtzionarioak
ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak inork sinesten ez baditu
ere, "inertziak" agintzen du. Edo nork agintzen du?

Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat ere
bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien bultzada.

EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare sozialei
doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun, gure zergen
kontura. Freskagarri bat aipatzen badute, normalean ez dute marka aipatuko.
Merkatu bat aipatzen badute merkatuaren izena ez dute aipatuko normalean...
baina "sare sozial" esan behar denean munduan bi sare sozial besterik ez
baleude bezala jokatzen dute...

Frantzian horrelakoak mugatzeko legea onartu berri dutela entzun dut.

[1] http://zuzeu.com/2011/06/08/enpresa-handiak-sustatzen-3/<http://zuzeu.com/2011/06/08/enpresa-handiak-sustatzen-2/>
[2] http://www.eitb.com/radio/radio-euskadi/detalle/178596/
[3]
http://www.eitb.com/corporativo/detalle/670161/eitb-traslada-su-dialogo-social-twitter/
[4]
http://www.ufwesley.com/the-prohibition-of-mentioning-facebook-and-twitter-in-french.html
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110608/ff843e63/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago