[Librezale] Udako Euskal Unibertsitatetik proposamena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 31, 14:24:01, CET 2011


Aupa zuek:

UEUtik ikastaro txiki bat emateko proposamena egin didate eta nire
etengabeko denbora falta larriarengatik, ezezkoa eman behar izan diet. Nik
pertsonalki gai hau oso gustoko dut eta pena handia eman dit proposamena
ukatu behar izana. Teknologia berrietan intimitatea hobeto kudeatzeko
aukera asko daude (bai tresnetan bai sare sozialetan) eta horregatik
horrelako ikastaro bat egitea benetan aproposa iruditzen zait.

Iratiri beste irakasle bat bilatzen saiatuko nintzela esan diot eta hori
da mezu honen arrazoia. Posta zerrenda honetan gaudenotatik norbait
interesatuta egon liteke gai hauek erakustera? Artikuluan tresna batzuk
aipatzen dira baina 10 orduko ikastarotxo horretako edukiak ez dute zertan
berdinak izan behar. Ikastaroa printzipioz udan egingo zelakoan nago.

Norbaitek interesa badu idatz nazala eta Iratirekin kontaktuan jarriko dut
nahi dituen xehetasun guztiak adostu ditzan. Nire partetik, edukiak
antolatzeko edo nolabaiteko laguntza edo iritzia nahi balu, ni
(zertxobait) laguntzeko prest.

Esango didazue. Goraintziak,

Txopi.

---------------------------- Original Message ----------------------------
Subject: Udako Euskal Unibertsitatetik proposamena
From:    Irati Iciar-UEU
Date:    Wed, January 26, 2011 15:57
--------------------------------------------------------------------------

Arratsalde on,
Irati naiz, UEU <http://www.ueu.org/>ren idazkaritzatik idazten dizut.
Ikastaro proposamen bat egin nahi dizugu.
Aurrekoan zure blogean 'Teknologia berriak eta intimitatea
<http://www.ikusimakusi.net/eu/2010/teknologia-berriak-eta-intimitatea/>'
artikulua ikusi nuen.
Oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan eta ikastaro moduan
eskaini dezakegula pentsatu nuen.

Ez dakit gure ikastaroetan <http://www.ueu.org/ikasi> inoiz ibili zaren
edo zu zeu halakoetan irakasle gisa ibili izan zaren, baina hona gure
proposamena:

    * Gaia: blogean bertan landu duzuna.
    * Nori zuzenduta: dibulgaziozko maila, interesa daukan edonori zuzenduta
    * 10 ordutako tailerra
    * astean zehar arratsaldez, larunbat goizez edo Udako Ikastaroetan
      uztailean emateko
    * ordainketa: 50EUR/ordua (honi zergak eta bestelakoak kendu behar
      zaizkio) eta bidaia gastuak


Espero dut gure proposamena zure interesekoa izatea,

Aurrez mila esker zure arretagatik,

Ondo izan eta laster arte,

IRATI
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110131/caa2d310/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ueu_logo_berria.jpg
Type: image/jpeg
Size: 3889 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110131/caa2d310/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago